the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~

Bidalketak euskaraz

25
May
09:12PM
2025

135garren eguna

Bart txarto ein dot lo. Baia goizetik akordeu behar izen eban, beste erremediorik ez deu euki…
Gosaldu dot ta zazpiretan Á.-ren aitita-amonen portalean nengoan. Atzo presteu genduzen burritoak hartu, okela zehatua tupper batetan sartu, esnegain garratzaren eta cheddar gaztairen poteak ondo zarratu, ta gimnasiora joan dogu.
Á.-k Torrejóngo gimnasioan ordu estrak ein neban. Gimnasio horrek itzel gustetan jat, hack sentadillak ta pres banka makinak dabezalako. Beraz, Á.-ri lagundu deutset. Á. garbitzen ari zen bitartean, bi makina horreek ein dodaz. Gero, gose nintzenez, Ahorramásetik paseu naz pernil apur baten bila. Lotus galletagaz Milka bat hartu dot probetako. Izen be, Á.-k galletagaz txokolateak maite deuz, ta baita Lotus galletak be. Lastima da galleta birrindu eitute dana. Berba eiten egon gara apur bat, ta ondo portatilean lan apur bat ein dot. 1:30ak aldera bazkaldu dogu. Hiruretan, Á.-k beharretik urten danean, femorala, abduktorea, aduktorea ta bikiak entrenau doguz. Bueltan, gasolinera batetik paseu gara bere kotxea garbitzeko.
DOM tituluaren animazinoa kendu ta haren lekuan Canvas animazino bat ipini dot.

Lotus galletagaz Milka
Lotus galletagaz Milka

23
May
11:39PM
2025

133garren eguna

Bart txarto ein dot lo. Okulistagaz hitzordua eskatu dot. Asociazioko norbait esan deust miopia magnagaitik gehixeu desgaitasun gradua emon eutsiela, baia ez deukot oso argi hau. Leidu dot 6 dioptriatik miopia magnatzat hartzen deuela. Gehixeu deukodaz ta, egia da, betaurrekoak ikusmena ja ezin zuzendu deuste. Ha-ta guzti be, azterketa ondo jatort. Hamar urte baino gehixeu daroat ez naz oftalmologoarenra joan. Ordua izan dau.
Geur, asoziazioaren mahai-jokoetara joan aurretik, Á.-gaz besoa entreneu dot. Sushi Go Party!-ra jokatu dogu, ta Ciudadelas partidan eingo deutsegu, baia azkenean partida hasiko be ez deusku denbora emon.
Aprobetxeu dot trenean lo apur bat eitzeko, bloga apur bat ordeneteaz gain.

05
May
11:59PM
2025

115garren eguna

Bart ondo lo ein neban arren, arraro sentiduten nintzen. Goizean entrenatzera joan naz. Kalera urtean, danak molestetan ninduen.
Arrastian, Á.-ren aitita-amamen etxera joan naz Á.-k erosi (z)eban Hiru esne tarta jatera. Ondoren, Á., As., F., Y., Y.-ren arreba ta ni Oasiz bolatokira joan ginan. Argiek ta zaratek asko molestetan ninduen. Á.-k aldi batzuk galdetzera etorri jat ea ondo negoanala.
As. behar eiten dauan pizzeriara joan gara afaltzera. Itxite egoan, baia nagusiak bilera bat eben. Pizzak doan ein euskuen ta edariak bakarrik kobrau euskuezan.
Neure buruagaz amorratute etxera heldu naz, ta negar apur bat be ein dot.
Biher entreneuko dauela esan deust. Ea egia dan…
Bart gabean amets ein neban barriro pisuz aldatu nintzela, ta oso leku arriskutsua zan.

Á.-ren urtebetzea
Á.-ren urtebetzea

04
May
11:59PM
2025

114garren eguna

4 ordu baino gitxiago egin nebazan lo.
Goizean, Áren amak lursailera eroan nau. Bere familia amaren eguna ospatzeko bildu da eta barbakoa egin dabe. A. ez egoan. Arratsaldean, Uno No Mercy-ra jokatu dogu apur bat. Oso ondo pasau dot.
Dauela apurtxu bat, zontzak danak zotzontzitik jausi jataz. Hartzen nebazanean, 5 jausi jatazan lurrera. Ikusten dodaz ta pentsetan dot: “Ene, baia 6 dagoz!”. Hartu dodaz ta ikusi dot, izetez, 5 dira. Diskalkuliarik ez badozu, ez dozu ulertuko.

03
May
11:59PM
2025

113garren eguna

Bart ondo lo ein neban. Badakidalako geur gabean lo gitxi eingo dodala, lo apur bat gehixeu eiten saiatu naz.
Entreneu eta gero, Á.-ri lagundu deutset bere amaretzako oparia erostera, ta ondo Camarmara joan gara. Geroago, bere amak eroan gaitu Y. beharrean hartzera, etxean itxi dogu, ta Á.-ren etxera buelteu gara Caneloko burruka ikustera. As. beharrean hartu behar genduen, baia azkenean esan dau ez etorrela. Á. bene-benetan haserratu da. Txinoa itxite egoanez, pizza batzuk eskatu doguz afaltzeko. Á.-k arazoak eukazan Xbox-agaz. Lehen aldia da hain haserre ikusten nebala…
Bart gabean amets ein neban Istanbuleko aireportuan nengoala ta liburu-dendetan «El Polilla»ren liburu asko egozan itzulite turkierara. Amets ein be neban brasilean plaza azoka batetan nengoala, ta saltzaile japoniar asko egozala.
Á.-k beste errepikapen bat egiteko indarrik ia ez izenean, batzuetan igarri barik burua jiretan dau alboetara. Geur probeu dot ta ariketa batzugaz funtzionetan dau…

02
May
11:12PM
2025

112garren eguna

Bart, ondo ein dot lo. Gaur, sentadillak 8 errepikapen 132,5kg ein dot. Hau da, ia urtebete emon dot nire marka zaharra hausteko, lesionau eta gero joan dan urteko lorailean…
Goizean, euskera klasea euki dot ta lan apur bat ein dot.

01
May
07:12PM
2025

111garren eguna

Bart, oso txarto ein dot lo. Amets ein neban Kosovon nengoala ta Filipinar batetan afalduko genduala.
Arrastian, gimnasiora joan naz, ta gero, lan apur bat ein dot. Pres bankan 5 errepikapen 82,5kg ein dot.
Á. oso urduria da. Arazo bat deuko, baia zubigaitik astelehenera arte ezin dau konpondu. Ha animatzen saiatu naz, baia ez dakit lortu dodan. Bueno, nigaz aparte, beste nonogaz be barrena hustu egingo da, nik uste. Ona da baliagarria sentitzea. Uste dot atzokoak ez eustela bape graziarik ein.
Zazpi hilabete baino gehixeu emon dodaz zelan biztu nire entzungailuak ez nekiala konturatzeko. Hori da irakurri barik argibideak zaborretara botaten…
(✓ 02/05/2025)

30
Apr
08:07PM
2025

110garren eguna

Bart hobetotxuago ein dot lo, bai. Goizean, nire urtebetze oparia Á.-rentzako urtebetetze oparia hartzera joan naz ta berak niri egindakoa be hartu dot. Gero, entrenetan joan gara geure kamiseta barriakaz: bereak «No hablo mamadas, prefiero recibirlas!!» esaten deu, ta nireak «Saiyan Gym» esaten deu («サイヤ人»-agaz berba-joko da). Geur besoa entrenetea toketan jakun.

Á.-ren ta nire alkarregazko opariak
Á.-ren ta nire alkarregazko opariak

Azken finean, nik presteu neutsen irudi dibertigarria Á-ri ez jako importa. Ze diferentiak diran geure umore-zentzuak!

Á.-rentzat urtebetze oparia
Á.-rentzat urtebetze oparia

Arrastian, bilera bat euki dot nire tezi-zuzendariagaz. Oin komisaldegian nago Á.-gaz. Hak salaketa bat ein behar dau, bere kotxe osoa pinteu dotzielako. Ondoren, buelta bat emongo dogu Magnatik.
(✓ 02/05/2025)

29
Apr
11:59PM
2025

109garren eguna

Azkenean atzo ezin neban entreneu gimnasioa itxita egoalako. Apur bat haserratu nintzen Á.-gaz, haren erruz ezin izango nebalako entreneu, baia justu etxera buelteu nintzenean, Á. ta bere osaba nire eraikinetik urteten ari ziran. Nire bila etorri ziren, oso estresatute banintzateke be, ta bere aitita-amamen etxera eroan nindun. Bere ama be han zegoan.
Á.-gaz S.W.A.T.-eko kapitulu batzuk ikusi genduzen, ta gero dado joko batean jokatu neban bere ama ta amamagaz. Geroago, Carrefour-era erosten joan ginen, ta gero, bere amak etxean itxi nindu(a)n, ta Á. ta bere neska-laguna Y., Y.-en etxean itxi zituzen.
Ezin nebalako sukaldatu, hozkailuan neukan gazta guztia jan neban. Ariketa apur bat ein neban, baia pisurik gabe etxean entrenetea ez da bardina. Orduan, zerbait dibertigarri baten idea izen neban Á.-ri emoteko bere urtebetze opariagaz, ta prestetan hasi nintzan. Hari grazia emotea espero dot.
Mobikorraren estaldura ez zen itzuli hamaikak baino apur bat lehenago arte, ta argia seiretar arte. Baderitxo nire kalea Alcalako azkenetarikoa zala (Espainiakoa be bai). Hozkailutik gauza batzuk botetea toketan jatan, baia izozkailuan egoan haragia oindino ez egoan deskongelatute. Geur ta bihar bitartean jatea tokeuko jat. Seirak arte ezin izen dot begirik batu. Gero, zortzietan altxeu naz barriro, ta auzokidea pentekosteko gospel kantak zaratatzu kantetan ezin neban lorik ein. Hamarretan bazkaldu dot, eta hamaiketatik ordu batetara lo ein dot.
Amets ein neban beste ikasle batzuekaz pisua partekatzen nebala, ta komunean kreatina ta proteina poltsa hartuten ari nintzela. Pisukide batzuk berbetan ari jatazan, baia bat-batean nire boltsak lapurtu eta karraderan urten eben.
Asko haserratu nintzen ta gero ametsgaiztotik esnatu naz.
Txarto lo egin arren, gitxi gorabehera ondo entreneu dot. Ondoren, terapiara joan naz.
(✓ 02/05/2025)

28
Apr
02:11PM
2025

108garren eguna

Bart, gitxi gorabehera ondo ein neban lo. Goizean, Á.-gaz entrenetako geratu nintzen. Kabroiari itxaroten egon naz, ta azkenean iada nire tesi-zuzendariagaz neban batzarra zan. Baia bilera baino 20 minutu inguru lehenago, argia joan da, ta etxean ez deukot estaldurarik. Kalera joan ta ezta 5Grik bez, ta sakelako interneta oso astiro doa. Igogailua mantentzen duen mutilak esan deust Espania ta Portugal osoan ilunaldia egoala. Ordenagailutik mugikorrera kanta batzuk igo dodaz, ta oin gimnasiora bidean noa.
(✓ 02/05/2025)

27
Apr
05:53PM
2025

107garren eguna

Atzo arrastian, aisia ta gero tapak eukazan taberna batera joan ginen afaltzera. Asoziazioko mutilak bai direla konplexuak…
Hondino gosea nebalako, etxera heldu nazenean, oilasko iztertxoak jan dodaz. Ze gatxa dan nire presino-eltze barria erabiltzea…
Bart, apur bat hobeto lo ein neban. Á. ia buelteu da Bartzelonatik, eguerdian Á. ta bere osabagaz Mc Donald’s-era joan naz. Geroago, gimnasiora joan naz. Geur 5 errepikapen 60kg pres militarra ein dot. Arrastian, lan ein dot.
(✓ 02/05/2025)

26
Apr
03:32PM
2025

106garren eguna

Bart, ez neban oso ondo lo ein. Goizean, betiko moduan, gimnasiora joan naz. Oin, Renfean euskaraz idazten nabil. Lehen aldia da trenean idazten dodana.
Asoziazioaren aisiko aktibidadeara bidean noa, Los Caños del Peral metro museoan.
Bai atzo ta bai geur bai be trenaren barruan domininstiku eiten ari naz. Alergia ete da? Puta idearik be ez dekot.
(✓ 02/05/2025)

24
Apr
09:58PM
2025

104garren eguna

Bart, nahiko ondo ein neban lo. Goizean, Á.-gaz bularra entreneu dot. Brakio-erradialean mina eukalako, jiu-jitsu apur bat ein dogu ta entrenetan amaitu gabe etxera joan da. Indarrez sentidu nintzelako, nik, barriz, entrenetan segidu dot. Honako egunak aprobetxeu behar dira. Arrastien, haregaz Camarmara apurtxu bat joan gara.
Ez jat gustetan oingo denpora, baia osterantzean, egun ona izan zen.
(✓ 02/05/2025)

23
Apr
09:24PM
2025

103garren eguna

Bart ondo ein neban lo. Amets ein neban Brasileko aireportuan nengoala, Espaniara bueltetako hegaldia itxaroten.
Goizean, Á.-gaz gimnasiora joan naz. Femorala, abduktorea, aduktorea, bikiak ta jiu-jitsu entrenau doguz. Gero, lan apur bat ein dot. Arrastian, Á. ta ni alkarregaz zeozer hartu dogu.
«Devil May Cry»ren lehenengo denporaldia ikusten akabeu dot.
Atzo, Renfean bamun silabario ikesi neban.
(✓ 02/05/2025)

22
Apr
06:27PM
2025

102garren eguna

Gorroto dot tontotzat naukienean. Gimnasioan, 20 minutu baino gehiago egon nintzen itxaroten makina bat erabiltzeko. Mutilei galdetu deutset «Zenbat geratzen jatzuez?», ta erantzun deuste «Azkeneko seriea da, baia gero hak eingo dau». Ta toalla puta bategaz lekua hartu deutsie.
(✓ 02/05/2025)

21
Apr
07:20PM
2025

101garren eguna

Atzo arrastian, Á.-gaz kafe bat hartzeko geratu nintzen, baia dena itxita egoalako, azkenean BK batean bazkaldu dogu.
Gaur goizean, Á.-k armozetako esan deust, baia bart txarto ein dot lo ta bere telefono deiak erdi lo hartu eusten. Bere fisioterapia saioa eta gero, besoa entrenau dogu. Ondoren, bamuna apur bat ikasi ta lan ein dot.
Azkenean heldu jat presino-eltzearen ordezkapena. Lehen neukan baino modelo hobea tokau jat. Fitbit-en ordezkapenena be hartzera joan naz.
Biher egun gorabeheratsu bet eukikot (eukiko dot): goizean, unibersidadeko liburutegian liburu bet bueltau behar izango dot ta geltokiko gimnasioan entrenekot (entreneko dot). Arrastian, euskarako klasea ta terapia eukikot.
(✓ 22/04/2025)

17
Apr
08:01PM
2025

97garren eguna

Bigarren urtea beteten dot Espainian.
Bart, ahal dan neurrian ondo lo ein dot.
Á. ta ni koadrizepsa ta bikiak entrenau doguz. Prentzan pisua beherantz ein behar dodalako raiatu ein naz apur bat, baia Á.-k lagundu nau nasaituten. Hankak izorratute da(g)oz. Agure koxo baten moduan nabil ta izterrean karranpa eukiko dodala sentiduten dot.
(✓ 22/04/2025)

16
Apr
10:41PM
2025

96garren eguna

Denpora luzean euki dodan gaurik txarrena izen da. Gabaren erdian altxau naz ta goizean ein behar neban gauzataz pentsetan hasi naz. Berriro lo eitea asko kostau jat ta horrek nire egun guztia hondatu deu.
Lo apurtxu bat ein dot, ta gero Á.-gaz bularra ta jiu-jitsu entrenau dodaz.
Arrastian, lan apur bat gehiago ein dot, eta gero Á.-ri lagundu deutset MediaMarkt-era. Bueltan, okerreko autobusa hartu dogulako, ordu bat baino gehiago egon naz etxera heltzen. Motorran ondoan jesarri garala ta ume txiki bat negarrez egoala, ta gainera umemoko tonto talde bat txilioka ta arrantzaka berba eginez egoala, burua handituta neukan. Makarroiak txorizoarekin jateko gogoa neukalako, supermerkatutik pasau naz, baia kola handia egoan. Bertan botaka eingo nebala sentidu neban…
(✓ 22/04/2025)<!–Esta fue la peor noche que he tenido en mucho tiempo. Me he despertado en el medio de la noche y me puse a pensar en lo que me tocaba hacer en la mañana siguiente. Me ha costado un huevo volver a dormir y eso me ha descuadrado todo el día.
He trabajado un poquito y luego he entrenado pecho y jiu-jitsu con Á.
Por la tarde, he trabajado un poco más, y luego he acompañado a Á. al MediaMarkt. A la vuelta, tardamos más de una hora en llegar a casa porque hemos cogido el bus equivocado. Entre que nos hemos sentado al lado del motor, había un bebé llorando y un grupo de niñatos tontos chillando, tenía la cabeza como un bombo. He pasado por el súper porque tenía ganas de unos macarrones con chorizo, pero había mucha cola. Sentía que iba a potar ahí mismo…

15
Apr
05:46PM
2025

95garren eguna

Atzo, xurgapen motelaren melatonina probau neban. Gaur erdi lotan altxau naz, baia uste dot ondo lo ein dodala.
Bart, amets ein neban eskoziera ta mòchenoa azterketa eiten ari nintzala.
Gimnasiora joan naz ta orain lanean ari naz.
Arrastian, terapia tokauko jat.
(✓ 22/04/2025)

14
Apr
10:24PM
2025

94garren eguna

Txarto sentiduz altxau naz. Antsiedade oso handia neukan, ta ariketa eiteak nasaitu eiten nauen arren, holako egunetan gimnasioko giroak (muzika altua, jendeak ta zarata) gehiago urduritzen nabe.
Gimnasioan, nire Fitbitko garantia eskatzen saiatzen segiduten animau naz. Joan dan urtean, denpora asko galdu neban honegaz, ta adarra jo nenduen amore emon dot arte, ta Huawei Band bat erosten akabeu neban. Oraingoan ni neurean gogor ta azkenean Google-k bialdu deust bialketa-etiketa. Kutxatxu bat erosi dot erlojua sartzeko ta UPS puntuan itxi dot. Poloniara bidean doa.
Goizean, Á-gaz geratu nintzan, baia lo geratu da. Arrastian barriz haregaz geratu naz, baia ez deu euki urteteko gogorik ta, esan deutsat beste egun baterako ixteko.
Lo apur bat ein dot, baia geur asko kostetan ari jat kontzentratzea.
(✓ 22/04/2025)

13
Apr
07:37PM
2025

93garren eguna

Atzo, Á.-k galdetu eusten ia bere aitita-amamaren etxera etorri gura neban, ta baietz esan neutsen. Á.-rentzako cheeseburger empanada bi ta niretzako urdaiazpiko eta gazta empanada bi hartu nituzen. Bueltan, Diatik pasau nintzen ta beti ahaztu ein jatazan espartzuak ta bitrozeramikarako esponja erosi nituzen.
10etan ohera joan nintzen ta 4etan altxau naz. Txarto ein dot lo. Ez dot parkeko bidezidorra hartu ordu horretan jende arraroa egongo dan beldurrez. Burrukak ondo izan dira, batez ere Volkanovski Lopes-en kontrakoa ta Chandler Pimblett-en kontrakoa. 8 ta erdiak aldera ailegau naz etxera, ta 12ak arte ein dot lo.
Entrenau eta gero, konturatu naz oilaskoa deskonjelatzea ahaztu jadala. Hori dala-ta, Lidl-era joan naz ta oilaskoa ta jogurt grekoa erosi dodaz. Jogurrik ez badago, txokolatea jaten hasten naz gurariak edo antsiedadea izen ezkero.
Gero, lan ein dot lo eiteko ordura arte.
(✓ 22/04/2025)

12
Apr
07:18PM
2025

92gerren egüna

(Beste bertsioak erabilgarri: züberera, bizkaiera.)
Ez düt hanitx ontsa lo egin, bena ez dakit zertako botzik jeiki niz. Goizean, entrenatü joan niz. Arrestiritan, ebia ari zengaitik ere, Á-rekin ützüli bat egin düt. Magnarat joan gira, eta gero, bere neskatila lagünaren lanealat joan gira. Gero, lan amiñi bat egin düt.
(Beste bertsioak erabilgarri: züberera, bizkaiera.)
Ez dot oso ondo lo ein, baia ez dakit zergaitik pozik altxau naz. Goizean, entrenetan joan naz. Arrastian, euria ari zan arren, Á-gaz buelta bet emon dot. Magnara joan gara, ta gero, bere neska-lagunaren lanera joan gara. Gero, lan apur bat ein dot.
(✓ 22/04/2025)

11
Apr
08:09PM
2025

91garren eguna

Ez dot batere ondo lo ein. Á-gaz besoa entrenau dot, baia ez ha ta ez ni ez ginan ondo sentiduten.
Geur lez, egun lainotsuak gustetan jataz.
Supermerkatura askotan joan ostean, azkenean be gogoratu naz platerak garbitzeko esponjak erosteaz.
Ea egia dan presino-eltze barri bat bialduko deustela.
(✓ 11/04/2025)

10
Apr
11:59PM
2025

90garren eguna

Hondinokarren ez da be uda, ta ia egunero zenbait aldiz dutxa hartzeko beharra sentiduten dot.
Gaur gimnasioan ariketen ordena txarto pentsau dot, ta azkenean bizkarrarentzako ta trizepsarentzako ariketak egitea kostau jataz.
Bart amets ein neban Á-ren lagun baten F.-en etxean egon nintzala. Zerbaiten aurka jo neban eta gainera jausi jatan eta mila zatitan puxkatu zen. Bat-batean, ia ez egozan Á. ta F. Negar eiten hasi nintzen. Ametsean, F.-en aita medikua zan ta tetanoren aurkako txertoa ipini eustan, minik ez nebala esan neutsan arren. Baia esan eustan nire familia-medikua ez zalako, hori ez zala jasota itxiko. Gero, ez dakit nondik arraio urten zan ausazko Hego Amerikako inmigrante bategaz berbetan ipini ginen bere aita ta ni.
Arrastian, nire gimnasioara joaten zan poli dan P.-agaz Á.-k geratu zan, ta haregaz joan naz.
Bizitza honetan zenbat bider esan ete deusten niri «campeón», ta gaur bakarrik ironia izan ahal dala jakitun egon naz.
(✓ 11/04/2025)

09
Apr
11:59PM
2025

89garren eguna

Atzo, bizkaieraren ahoskera ulertzeko ahalegina ein neban. Zorakeria puta bat da, baia gitxika-gitxika gauzak argiago gelditzen doaz.
Á. gaixorik egoalako, bakarrik entrenau dot, baia zeozer hartzera joan gara. Atzo ein neban hildako pisuagaitik gaur giharretako mina deukot.
Lan egin dot eta gero presino-eltzearen garantia eskatu dot.
Nire Huawei-en eta Xiaomi-en erlojuagaz GadgetBridge probetan ari naz. Lastimea lo egiten dodenean eroan nazan Fitbit-agaz ez da bateragarria. Gauzak aldatzeko datu-basea editau behar da zuzenean, baia ia dena kontrolauta deukot.
(✓ 11/04/2025)

08
Apr
11:59PM
2025

88garren egüna

(Beste bertsioak erabilgarri: züberera, bizkaiera.)
Ez dakit zertako, atzo antsia handia izan düt lo eginen tenorean. Hala-holako gau bat pasatü nin.
Berriz, gimnasioan denak zinez ontsa pasatü da: lehen aldikoz 6 errepikapen 80kg eta 3 errepikapen 82.5kg développé-couché, eta 5 errepikapen 135kg lurretiko jasoaldi egin düt.
IKAS-ko haurrentako libürüak oro zübereraz badüt.
Ene presione-tipiña orai ez dabil, eta garantia webgüne ere.
Arristi hontarik oren bat berantago terapia düt üdako tenore dela kausa.
(Beste bertsioak erabilgarri: züberera, bizkaiera.)
Ez dakit zergaitik, atzo antsiedade izugarria sentidu neban lo eiteko orduan. Halan-holan gau bat pasau neban.
Barriz, gimnasioan dana oso ondo joan jat: lehengoz 6 errepikapen 80kg eta 3 errepikapen 82.5kg pres banka ein dot, eta 5 errepikapen 135kg hildako pisua ein dot.
Ia IKAS-ko umeetarako liburu guztiak zubereraz badaukodaz.
Nire presino-eltzea ez dabil, eta garantiaren webgunea bez.
Arrasti honetatik aurrera, ordu bat beranduago terapia deukot terapia udako ordutegia dala-ta.
(✓ 11/04/2025)

07
Apr
11:59PM
2025

87garren eguna

Bart oso ondo egin neban lo. Amets ein neban, nire aitaren aldeko aitite eta amama bizirik zirala, eta hareekaz telebista ikusten nintzala. Amets ere ein neban, kalean kamiseta gorria Okzitaniako kurutzeagaz jantzita eroan ziran jenteak ikusten dodazala, baia okzitanieraz zekien galdetu aurretik akordau nintzan.
Hamar eta erdietan Á.-gaz geratu nintzan hanka entrenetako, eta primeran joan jaku be. Gero ordu batetan tesi-zuzendariagaz bilera bat euki dot. Bazkaria eta gero, digestinoa ein bitartean, lan apur bat ein dot, eta gero entrenetan akabau dot. Gero, Á. eta ni zeozer hartzera joan gara eta Amazon Counter-etik pasau gara nire sandwichera hartzeko. Gero, Decathlon-era joan gara bere osabagaz autobusean. Bueltau aurretik, kafetegira joan gara zeozer hartzera. Txokolate zuri tarta zati bat hartu dot, baia txokolate zuri oso gitxi eukan… Hau iruzur puta bat da.
Etxera ailegau nazenean, nire sandwichera barria estreinau dot.
(✓ 11/04/2025)

06
Apr
11:59PM
2025

86garren eguna

Gaur ondo altzau naz. Bart, amets ein neban, Filipinak interesau eiten jakon eta tagaloaz zekian herrikideagaz berbetan egon nintzala.
Gimnasiora ailegau nazenean, nire boteila ez neukala konturatu naz. Txinoan txartelagaz gitxieneko zenbateko ordainketea behar dalako eta diru-zorroa ez neukalako, supermerkatura joatea tokau jat. Guzti honengaitik entrenetako gogoa kendu jat, baia, harrigarria bada ere, energia nahikoa neukala ikusi dot eta marka barri bat hautsi dot gaur ein dodazan ariketa guztietan.
Gero, lan apur bat egin dot ohera joateko ordura arte.
(✓ 11/04/2025)

05
Apr
11:59PM
2025

85garren eguna

Gaur antsiedade izugarriagaz altzau naz.
Gimnasiora joan naz eta lan ein dot. Lidl-era joan naz oilaskoa erostera eta marka zuria den Kinder Chocolate bat ere hartu dot. Testura ezbardina da. Zaporeak Ahorramas-en antza dauka.
Nire blogaren abatarra aldatu dot.
(✓ 11/04/2025)

04
Apr
11:59PM
2025

84garren eguna

Gaur DELE azterketea eitea tokau jat. Proba idatzia bederatzietatik hamabietara izen da, baia zortzirak eta laurdenetatik aurrera azterketa-zentroan egon behar zan. Etenaldian, ekonomia fakultadeko kafetegian solomo-gaztai bat eta Aquarius Laranja bat hartu dodaz 3,60€ kostau jataz, eta ogi barra oso bat zan.
Ahozko proba 2etan jarri deuste, Á.-gaz entrenetako asmoa neukan proba idatzia eta gero, baia txarto-ulertu batengaitik azkenean bakarrik entrenau dot. Ez da esan behar raiatu nazenik.
Ahozko probak 3 atal eukazan, baia lehenengoa bakarrik itxi dauztie eiten eta esan deuste ez nebala zertan segidu, A2 maila proba zala eta nire mailea C1 edo C2 zala aurki.
Entrenetan amaitu dot, pakete batzuk hartu dodaz locker batean eta Lidl-en erosi dot. Lidl-eko oilasko-paparrak ez dabez Carrefour-ekoak eta Dia-koak moduan urik botaten, eta ez dira harategikoak edo oilaskoteriakoak bezain karuak. Lidl-eko Kinder Bueno marka zuria probau dot eta, harrigarria bada ere, ondo dago, bai prezioz eta bai zaporez, baia testura ezberdina dauka.
(✓ 11/04/2025)

03
Apr
11:59PM
2025

83garren eguna

Ezin izan dot begirik hartu, beharbada ordutegi aldaketa dala-ta.
Gaur, barriro, egun osoa euria botaten egon da. Zorionez ez da berorik egiten ari.
Temu-n erosi neban esekilekua montau dot. Ia ez jat deus be geratzen ordenetako.
DELE praktikau dot biharko azterketarako, ta entrenetan joan naz.
(✓ 11/04/2025)

02
Apr
11:59PM
2025

82garren eguna

Gaur txarto egin dot lo. Goizean, Á.-gaz hanka entrenetako geratu naz bere errehabilitazinoa eta gero. Zeozer hartzera joan gara eta gero nire etxera etorri gara. Canalla Burger-en eskatu dogu bazkaria, eta luzaroan egon gara berbetan. ChatGPT-agaz segidu dot irudiak sortu nahiean. Pasa dan udako nire eta Á-ren bilakaeraren argazki batetik marrazki bat sortu dot, atzeko planoa Studio Ghibli moduaz, ni MASHLE moduaz, eta A. Solo Leveling moduaz.

Nire lagunik onena eta ni, joan dan udan.
Nire lagunik onena eta ni, joan dan udan.

(✓ 11/04/2025)

01
Apr
11:59PM
2025

81garren eguna

Ahal dan neurrian, nahiko ondo egin dot lo. Gaur goizean, Á.-gaz bularra entrenetako geratu naz bere errehabilitazinoa eta gero. Entrenetan ari ginala zorabioak jo dau, beraz jiu-jitsu apur bat ein dogu eta joan egin da, ni gimnasioan apurtxu bat egon naz entrenetan akabetako. Arrastian lan apur bat egin dot eta gero terapiara joan naz. Ohera joan aurretik, ChatGPT-agaz olgetan hasi naz.
(✓ 04/04/2025)

31
Mar
11:59PM
2025

80garren eguna

Goizean, pakete bat hartzen joan naz eta bide batez ulea ebagi dot. Gero, entrenetan joan naz, betiko moduan. Arrastian, lan egin dot. Sandwichera bat erosiko dodala uste dot…
Bart, amets gaizto bat eduki neban: bikotekako ugeriketa lehiaketa bat egoan nire antzinako eskolan, eta nire lagun moduan A.S.F.-ak tokau jatan. Trena uretara erori aurretik botoi bat sakatu behar neban bizkortasun batean, A.S.F.-en burla bategatik zigorragaz hastea tokau jakun. Gero ugeri egitea ez nekiela gogoratu neban.
Bero itogarria eiten dau.
(✓ 04/04/2025)

30
Mar
11:59PM
2025

79garren eguna

Erlatiboki ondo lo egin dodan arren, denporagaz oso nahastauta nago. Udako ordutegi puta. Armozau eta gero, Á. eta ni Alcalára bueltau gara. Etxera heldu nazenean, konturatu naz portatilaren kargagailua ez egoala. Aprobetzatuz Á. Cuadernillos-en bere neska-lagunagaz egon dala kargagailua ekarri deust. Arrastian, entrenau eta gero, intsektizida elektrikoko ordezkoak eta intsektizida espraia supermerkatura erosten joan naz.
(✓ 11/04/2025)

29
Mar
11:59PM
2025

78garren eguna

Á.-gaz entrenetako geratu nintzan goizean, baia soldatea jaso eban. Azkenean arinago joan gara armozetan. Entrenau eta gero, Oasiz-era lagundu deutsat bere laguna As.-eri urtebetze oparia erostera. Tony Roma’s-en bazkaldu dogu. Á.-k bere etxean lotan geratzeko esan didalako erostera joan gara eta, bide batez, As.-en lanera joan gara, A.k As-eri oparia emon gura ebalako. Á.-k esan deust uste eban baino gehiago kobrau dauala, eta horregatik gauza guztietara konbidau nau. azkenean konbidau nau guztietara. Á.-ren etxean lan apurtxu bat eiteko denbora emon dost.
(✓ 11/04/2025)

28
Mar
11:59PM
2025

77garren eguna

Bart txarto lo egin neban moskito puta bat zala-ta. Potroak ikututen egon zan hiltea erabaki neban arte, eta azkenean lo egin ahal izan neban.
Hamar terdietan Á.-gaz geratu nintzan, horregaitik zortzi eta erdietan entrenetako asmoa neukan, baia moskitoagaitik gehiago lo eitea erabaki dot. Txakurra paseoan ateraten lagundu deutsat eta gero osasun-zentrora lagundu deutsat. 11 egun gehiagoko baja emon deuste. Camarmaren nabeak ondoan bazkaldu dogu. Hondinokarrenez kobrau ez daualako, konbidau egin dot. F. bere laguna be han bazkaltzen joan da bere lankideakaz.
Arrastian, entrenau ein dot, eta gero asoziazioaren mahai-jokoetara joan naz. Méndez Álvarora arte joan gara, eta handik bakotxa bere etxera joan da. Afaldu bitartean, «One Punch Man» ikusten hasi naz. Gose handia nebalako, %68 janari gehiago prestau dot.
Beste moskito bat hil dot komunean. Udabarrian ia holan bagagoz, ea nola egongo garen uda datorrenean…
(✓ 11/04/2025)

27
Mar
11:59PM
2025

76garren eguna

Goizean, unibersidadeko liburutegira joan naz liburu bat hartzera. Gero, fakultadeko eskanerra erabili dot. Bueltan, Nuevos Ministerios geltokiko gimnasioan entrenau dot. Arrastian, euskarako klasea euki dot.
Renfean, «Nor zeren beldür da?» eta «Bi etxe, ber maitarzüna» irrakuri dodaz.
(✓ 04/04/2025)

26
Mar
11:59PM
2025

75garren eguna

Gaur erosi neban armairua heldu jat. 3 ordu emon dodaz montaten, argibideetan huts bat egon dalako.
Entrenau eta gero, pintza eta ispilua erosi dodaz.
(✓ 04/04/2025)

25
Mar
11:59PM
2025

74garren eguna

Gaur nire gauzak ordenetan amaitu dot. Gauza batzuk poltsetan ipini dodaz, baia kutxatxuak erostea toketan jat.
Amazoneko banatzaileari itxarotea tokau jat. Nire aulkirako zoru-babesa erosi neban.
Entrenau eta gero, paperontziak, zaborrontziak eta lapizontzi bat erostera joan naz.
InPost-ek beste punto pack-ean itxi deust barriro be nire paketea.
(✓ 04/04/2025)

24
Mar
11:59PM
2025

73garren eguna

Gaur ere gauzak ordenetan segidu dot eta entrentan joan naz. Arrastian, Á.-k itandu deust ia entrenau gura neban, sorbalda eta abdomena entrenau doguz.
Bihar Á. eta bere neskea Meridara doaz bidaian.
(✓ 27/03/2025)

23
Mar
11:59PM
2025

72garren eguna

Gaur gauzak ordenetan segidu dot eta entrenetan joan naz. Arrastian, Magnara joan naz galtzerdiak erostera. Helduen taileak 40an hasten ziran eta umeenak 36an akabetan ziran. 37.5 zapata-zenbaki jasten dot. Orkatiletako, umeentzako luzeak eta emakumeentzako taila bakarra pakete bat erosi dodaz. Guztiak ondo lotu jataz.
Etxera bidean, Á. hartu nau bidean eta zeozer hartzera joan gara.
(✓ 04/04/2025)

22
Mar
11:59PM
2025

71garren eguna

Goizean, Á. eta bere lagun bategaz entrenetako geratu naz, baia ez eustan esan zein ordutan. Gero, 10 eta 34etan mezu bat bidali nau en plan «11etan gimnasioan, gogorarazoten deutsut». Berak esaten deu ordua esan eustala, baia zin egiten dot ez doztela ezer esan. Azkenean, hak ere apurtxu bat tardau dau eta ia batera heldu gara gimnasioaren kale kantoian, ha norabide batetik eta ni beste norabidetik, beraz ondo. Besoa entrenau dogu eta gero zeozer hartzera joan gara. Bere aita-amen etxetik apur bat pasau naz, bere ama agurtzera. Ia ondo dago.
Etxera bueltau naz eta power tower ta alperkeria montetan hasi naz. Hau bai hau alperkeria…
(✓ 04/04/2025)

21
Mar
11:59PM
2025

70garren eguna

Atzo esan euskuen mintegiko azken eguna beste eraikin batean eingo zutela Manzanares ibaiaren goraldiko arriskuagatik. Gaur goizean ixtea erabaki dauela dioen mezu bat idatzi dabe foroan, eta bakarrik online moduan eingo dala. Mezua garaiz ikusi ez dodalako, alperrik joan naz lokalera arte.
Inguruetatik nengoala aprobetxauz, hango gimnasiora joan naz. Jentez blai egoan. Nire gimnasioan ez dauen bularreko press makina bat ein dot eta Alcalara bueltau naz. Bidean empanada bat hartu dot, eta etxera ailegau nazenean etxe-agentziakoak nire atean pisu zaharraren mahaia itxi dauala dioen mezua bidali dau. Entrenetara joan naz, eta gero montetan hasi naz. 4 ordu egon naz montetan. Ohea eta armairua lekuz aldatu dodaz, eta iada falta daztena montetan segidu ahal izen dot. 4 hilebete daroataz nirea ez dan pisu batean bizitzen.
Renfean, «Hiru xerri txipi» irrakurten amaitu dot, eta «Beldarto lagünkaria» irrakurri dot.
(✓ 04/04/2025)

20
Mar
11:59PM
2025

69garren eguna

Entrenetako ta gero unibersidadera joateko goiz goizean altzau naz.
Renfean, «Ahüntza eta ahüneak» irrakurten amaitu dot eta «Hiru xerri txipi» irrakurten hasi naz.
Bueltako bidean, InPost-en bi paketeak hartzen joan naz bi puntu desbardinetan. Zerbitzu oso txarra da, eta gainera Correos baino motelagoa da.
(✓ 27/03/2025)

19
Mar
11:59PM
2025

68garren eguna

Goizean, Á.-gaz entrenetako asmoa neukan errehabilitazinotik urten zanean, baina txarto sentidu dala esan dauenez atzenean armosetan joan gara. Azken 2 birritan2 aldietan hak konbidau nauelako, gaur nik konbidau dot.
Gero ginasiora joan naz, etxetik pasau naz bazkaltzera ta unibersidadera joan naz. Bai Cercanías eta bai metroa jentez beteta egoan, eta super nekatuta ailegau naz. Mintegiko lehenengo eguna 7 eta 20etan amaitu da. 10rak inguruan Alcalára ailegau naz. Kebab bat eta irabiau bat afaldu dodaz, baia hondino gose nintzalako, supermerkatuko pizza erdia jan dot.
Renfean, «Kexü goria» irakurten amaitu dot, «Muzaren lo küxka» irakurri dot, ta «Ahüntza eta ahüneak» irakurten hasi naz.
InPost-ak aukeratu dotetik punto pack desberdinan nire paketea itxi dot. Wallapop-i kexa bat egin deutsat, baia ez deust bape jaramonik egiten.
(✓ 27/03/2025)

18
Mar
11:59PM
2025

67garren eguna

Gaur antsiedade izugarria sendituz altzau naz.
Á.-gaz bularra entrenau dot, ta gero bakarrik entrenetan segidu dot.
Gero gauan terapia daukot.
Reina-ko natila proteikoak ez dauka gustu txarra, baia testura ez jat gustetan.
(✓ 27/03/2025)

17
Mar
11:59PM
2025

66garren eguna

Gaur Goizean, Amazon-en paketeak hartzera joan naz, eta gero entrenetara joan naz.
Beranduago nire tesi-zuzendariagaz bilera euki dot, eta gero Á.-gaz bizkarra eta abdomena entrenau dodaz. Zelako pazientzia daukon niri jiu-jitsu-a irakasteko…
Uste dot hondatu dan okelea jan dodala. Espero dot ez gaixotzea.
(✓ 27/03/2025)

16
Mar
11:59PM
2025

65garren eguna

Gaur, lan apur bat egin dot ta gero ginasiora joan naz.
Arrastian, Lidl-era joan naz erostera.
Luzaroan erabili barik egon eta gero, airfryer-a erabili dot.
Lidl-eko natila proteikoak ez dire Danekoak hain nazkagarriak. Baia Mercadona-koak onenak dira alde handiagaz.
(✓ 27/03/2025)

15
Mar
11:59PM
2025

64garren eguna

Ondino asko kostetan jat Natisoneko haraneko esloveniera irakurtea, baina pazientzia eta denporari denpora…
Bizkaiera literarioaren eta ahozkoaren bardin ez dalako, ze bizkaiera ikesiko dodan erabagitea toketan jat. Tira, gauza bat idatzeko ta beste bat berba eiteko arazo tipikoa da hori. Gatiburen bizkaiera eredu moduan hartzea erabagi zuhurragoa izengo zan da, baia simple ez dala konturatu naz. Hondinokarren hoba da istilu honetan ez sartea ta ondo idazten ikestea bizkaieraz…
Aspaldiko partez presino-eltzea erabili dot.
(✓ 27/03/2025)