the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
25
May
09:12PM
2025

135garren eguna

Bart txarto ein dot lo. Baia goizetik akordeu behar izen eban, beste erremediorik ez deu euki…
Gosaldu dot ta zazpiretan Á.-ren aitita-amonen portalean nengoan. Atzo presteu genduzen burritoak hartu, okela zehatua tupper batetan sartu, esnegain garratzaren eta cheddar gaztairen poteak ondo zarratu, ta gimnasiora joan dogu.
Á.-k Torrejóngo gimnasioan ordu estrak ein neban. Gimnasio horrek itzel gustetan jat, hack sentadillak ta pres banka makinak dabezalako. Beraz, Á.-ri lagundu deutset. Á. garbitzen ari zen bitartean, bi makina horreek ein dodaz. Gero, gose nintzenez, Ahorramásetik paseu naz pernil apur baten bila. Lotus galletagaz Milka bat hartu dot probetako. Izen be, Á.-k galletagaz txokolateak maite deuz, ta baita Lotus galletak be. Lastima da galleta birrindu eitute dana. Berba eiten egon gara apur bat, ta ondo portatilean lan apur bat ein dot. 1:30ak aldera bazkaldu dogu. Hiruretan, Á.-k beharretik urten danean, femorala, abduktorea, aduktorea ta bikiak entrenau doguz. Bueltan, gasolinera batetik paseu gara bere kotxea garbitzeko.
DOM tituluaren animazinoa kendu ta haren lekuan Canvas animazino bat ipini dot.

Lotus galletagaz Milka
Lotus galletagaz Milka