the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
19
Mar
11:59PM
2025

68garren eguna

Goizean, Á.-gaz entrenetako asmoa neukan errehabilitazinotik urten zanean, baina txarto sentidu dala esan dauenez atzenean armosetan joan gara. Azken 2 birritan2 aldietan hak konbidau nauelako, gaur nik konbidau dot.
Gero ginasiora joan naz, etxetik pasau naz bazkaltzera ta unibersidadera joan naz. Bai Cercanías eta bai metroa jentez beteta egoan, eta super nekatuta ailegau naz. Mintegiko lehenengo eguna 7 eta 20etan amaitu da. 10rak inguruan Alcalára ailegau naz. Kebab bat eta irabiau bat afaldu dodaz, baia hondino gose nintzalako, supermerkatuko pizza erdia jan dot.
Renfean, «Kexü goria» irakurten amaitu dot, «Muzaren lo küxka» irakurri dot, ta «Ahüntza eta ahüneak» irakurten hasi naz.
InPost-ak aukeratu dotetik punto pack desberdinan nire paketea itxi dot. Wallapop-i kexa bat egin deutsat, baia ez deust bape jaramonik egiten.
(✓ 27/03/2025)