the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
04
Apr
11:59PM
2025

84garren eguna

Gaur DELE azterketea eitea tokau jat. Proba idatzia bederatzietatik hamabietara izen da, baia zortzirak eta laurdenetatik aurrera azterketa-zentroan egon behar zan. Etenaldian, ekonomia fakultadeko kafetegian solomo-gaztai bat eta Aquarius Laranja bat hartu dodaz 3,60€ kostau jataz, eta ogi barra oso bat zan.
Ahozko proba 2etan jarri deuste, Á.-gaz entrenetako asmoa neukan proba idatzia eta gero, baia txarto-ulertu batengaitik azkenean bakarrik entrenau dot. Ez da esan behar raiatu nazenik.
Ahozko probak 3 atal eukazan, baia lehenengoa bakarrik itxi dauztie eiten eta esan deuste ez nebala zertan segidu, A2 maila proba zala eta nire mailea C1 edo C2 zala aurki.
Entrenetan amaitu dot, pakete batzuk hartu dodaz locker batean eta Lidl-en erosi dot. Lidl-eko oilasko-paparrak ez dabez Carrefour-ekoak eta Dia-koak moduan urik botaten, eta ez dira harategikoak edo oilaskoteriakoak bezain karuak. Lidl-eko Kinder Bueno marka zuria probau dot eta, harrigarria bada ere, ondo dago, bai prezioz eta bai zaporez, baia testura ezberdina dauka.
(✓ 11/04/2025)