the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
03
May
11:59PM
2025

113garren eguna

Bart ondo lo ein neban. Badakidalako geur gabean lo gitxi eingo dodala, lo apur bat gehixeu eiten saiatu naz.
Entreneu eta gero, Á.-ri lagundu deutset bere amaretzako oparia erostera, ta ondo Camarmara joan gara. Geroago, bere amak eroan gaitu Y. beharrean hartzera, etxean itxi dogu, ta Á.-ren etxera buelteu gara Caneloko burruka ikustera. As. beharrean hartu behar genduen, baia azkenean esan dau ez etorrela. Á. bene-benetan haserratu da. Txinoa itxite egoanez, pizza batzuk eskatu doguz afaltzeko. Á.-k arazoak eukazan Xbox-agaz. Lehen aldia da hain haserre ikusten nebala…
Bart gabean amets ein neban Istanbuleko aireportuan nengoala ta liburu-dendetan «El Polilla»ren liburu asko egozan itzulite turkierara. Amets ein be neban brasilean plaza azoka batetan nengoala, ta saltzaile japoniar asko egozala.
Á.-k beste errepikapen bat egiteko indarrik ia ez izenean, batzuetan igarri barik burua jiretan dau alboetara. Geur probeu dot ta ariketa batzugaz funtzionetan dau…