06
Apr
11:59PM
2025
86garren eguna
Gaur ondo altzau naz. Bart, amets ein neban, Filipinak interesau eiten jakon eta tagaloaz zekian herrikideagaz berbetan egon nintzala.
Gimnasiora ailegau nazenean, nire boteila ez neukala konturatu naz. Txinoan txartelagaz gitxieneko zenbateko ordainketea behar dalako eta diru-zorroa ez neukalako, supermerkatura joatea tokau jat. Guzti honengaitik entrenetako gogoa kendu jat, baia, harrigarria bada ere, energia nahikoa neukala ikusi dot eta marka barri bat hautsi dot gaur ein dodazan ariketa guztietan.
Gero, lan apur bat egin dot ohera joateko ordura arte.
(✓ 11/04/2025)