the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
30
Apr
08:07PM
2025

110garren eguna

Bart hobetotxuago ein dot lo, bai. Goizean, nire urtebetze oparia Á.-rentzako urtebetetze oparia hartzera joan naz ta berak niri egindakoa be hartu dot. Gero, entrenetan joan gara geure kamiseta barriakaz: bereak «No hablo mamadas, prefiero recibirlas!!» esaten deu, ta nireak «Saiyan Gym» esaten deu («サイヤ人»-agaz berba-joko da). Geur besoa entrenetea toketan jakun.

Á.-ren ta nire alkarregazko opariak
Á.-ren ta nire alkarregazko opariak

Azken finean, nik presteu neutsen irudi dibertigarria Á-ri ez jako importa. Ze diferentiak diran geure umore-zentzuak!

Á.-rentzat urtebetze oparia
Á.-rentzat urtebetze oparia

Arrastian, bilera bat euki dot nire tezi-zuzendariagaz. Oin komisaldegian nago Á.-gaz. Hak salaketa bat ein behar dau, bere kotxe osoa pinteu dotzielako. Ondoren, buelta bat emongo dogu Magnatik.
(✓ 02/05/2025)