the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~

Tagged “tech”

09
Apr
11:59PM
2025

89garren eguna

Atzo, bizkaieraren ahoskera ulertzeko ahalegina ein neban. Zorakeria puta bat da, baia gitxika-gitxika gauzak argiago gelditzen doaz.
Á. gaixorik egoalako, bakarrik entrenau dot, baia zeozer hartzera joan gara. Atzo ein neban hildako pisuagaitik gaur giharretako mina deukot.
Lan egin dot eta gero presino-eltzearen garantia eskatu dot.
Nire Huawei-en eta Xiaomi-en erlojuagaz GadgetBridge probetan ari naz. Lastimea lo egiten dodenean eroan nazan Fitbit-agaz ez da bateragarria. Gauzak aldatzeko datu-basea editau behar da zuzenean, baia ia dena kontrolauta deukot.
(✓ 11/04/2025)

02
Apr
11:59PM
2025

82garren eguna

Gaur txarto egin dot lo. Goizean, Á.-gaz hanka entrenetako geratu naz bere errehabilitazinoa eta gero. Zeozer hartzera joan gara eta gero nire etxera etorri gara. Canalla Burger-en eskatu dogu bazkaria, eta luzaroan egon gara berbetan. ChatGPT-agaz segidu dot irudiak sortu nahiean. Pasa dan udako nire eta Á-ren bilakaeraren argazki batetik marrazki bat sortu dot, atzeko planoa Studio Ghibli moduaz, ni MASHLE moduaz, eta A. Solo Leveling moduaz.

Nire lagunik onena eta ni, joan dan udan.
Nire lagunik onena eta ni, joan dan udan.

(✓ 11/04/2025)

01
Apr
11:59PM
2025

81garren eguna

Ahal dan neurrian, nahiko ondo egin dot lo. Gaur goizean, Á.-gaz bularra entrenetako geratu naz bere errehabilitazinoa eta gero. Entrenetan ari ginala zorabioak jo dau, beraz jiu-jitsu apur bat ein dogu eta joan egin da, ni gimnasioan apurtxu bat egon naz entrenetan akabetako. Arrastian lan apur bat egin dot eta gero terapiara joan naz. Ohera joan aurretik, ChatGPT-agaz olgetan hasi naz.
(✓ 04/04/2025)