90garren eguna
Hondinokarren ez da be uda, ta ia egunero zenbait aldiz dutxa hartzeko beharra sentiduten dot.
Gaur gimnasioan ariketen ordena txarto pentsau dot, ta azkenean bizkarrarentzako ta trizepsarentzako ariketak egitea kostau jataz.
Bart amets ein neban Á-ren lagun baten F.-en etxean egon nintzala. Zerbaiten aurka jo neban eta gainera jausi jatan eta mila zatitan puxkatu zen. Bat-batean, ia ez egozan Á. ta F. Negar eiten hasi nintzen. Ametsean, F.-en aita medikua zan ta tetanoren aurkako txertoa ipini eustan, minik ez nebala esan neutsan arren. Baia esan eustan nire familia-medikua ez zalako, hori ez zala jasota itxiko. Gero, ez dakit nondik arraio urten zan ausazko Hego Amerikako inmigrante bategaz berbetan ipini ginen bere aita ta ni.
Arrastian, nire gimnasioara joaten zan poli dan P.-agaz Á.-k geratu zan, ta haregaz joan naz.
Bizitza honetan zenbat bider esan ete deusten niri «campeón», ta gaur bakarrik ironia izan ahal dala jakitun egon naz.
(✓ 11/04/2025)