70garren eguna
Atzo esan euskuen mintegiko azken eguna beste eraikin batean eingo zutela Manzanares ibaiaren goraldiko arriskuagatik. Gaur goizean ixtea erabaki dauela dioen mezu bat idatzi dabe foroan, eta bakarrik online moduan eingo dala. Mezua garaiz ikusi ez dodalako, alperrik joan naz lokalera arte.
Inguruetatik nengoala aprobetxauz, hango gimnasiora joan naz. Jentez blai egoan. Nire gimnasioan ez dauen bularreko press makina bat ein dot eta Alcalara bueltau naz. Bidean empanada bat hartu dot, eta etxera ailegau nazenean etxe-agentziakoak nire atean pisu zaharraren mahaia itxi dauala dioen mezua bidali dau. Entrenetara joan naz, eta gero montetan hasi naz. 4 ordu egon naz montetan. Ohea eta armairua lekuz aldatu dodaz, eta iada falta daztena montetan segidu ahal izen dot. 4 hilebete daroataz nirea ez dan pisu batean bizitzen.
Renfean, «Hiru xerri txipi» irrakurten amaitu dot, eta «Beldarto lagünkaria» irrakurri dot.
(✓ 04/04/2025)