the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
14
Apr
10:24PM
2025

94garren eguna

Txarto sentiduz altxau naz. Antsiedade oso handia neukan, ta ariketa eiteak nasaitu eiten nauen arren, holako egunetan gimnasioko giroak (muzika altua, jendeak ta zarata) gehiago urduritzen nabe.
Gimnasioan, nire Fitbitko garantia eskatzen saiatzen segiduten animau naz. Joan dan urtean, denpora asko galdu neban honegaz, ta adarra jo nenduen amore emon dot arte, ta Huawei Band bat erosten akabeu neban. Oraingoan ni neurean gogor ta azkenean Google-k bialdu deust bialketa-etiketa. Kutxatxu bat erosi dot erlojua sartzeko ta UPS puntuan itxi dot. Poloniara bidean doa.
Goizean, Á-gaz geratu nintzan, baia lo geratu da. Arrastian barriz haregaz geratu naz, baia ez deu euki urteteko gogorik ta, esan deutsat beste egun baterako ixteko.
Lo apur bat ein dot, baia geur asko kostetan ari jat kontzentratzea.
(✓ 22/04/2025)