the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~

Tagged “binging”

23
Apr
09:24PM
2025

103garren eguna

Bart ondo ein neban lo. Amets ein neban Brasileko aireportuan nengoala, Espaniara bueltetako hegaldia itxaroten.
Goizean, Á.-gaz gimnasiora joan naz. Femorala, abduktorea, aduktorea, bikiak ta jiu-jitsu entrenau doguz. Gero, lan apur bat ein dot. Arrastian, Á. ta ni alkarregaz zeozer hartu dogu.
«Devil May Cry»ren lehenengo denporaldia ikusten akabeu dot.
Atzo, Renfean bamun silabario ikesi neban.
(✓ 02/05/2025)

18
Apr
03:48PM
2025

Dita e 98-të

Prâmë, fjeta mirë.
Dje, mbarova së kqyri sezonin 3 i “Love on the Spectrum U.S.”.
Për fat të mirë, sot kambët e mia s’më dhambin.
Shkova në gym dhe pra punova nga pak.
Google tashmâ më ka dërgue Fitbit tim.

01
Mar
11:13PM
2025

50gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün ontsa entrenatü niz hanbeste egünetarik landa.
Á. erran deit ez zenela entrenatzen, bena zerbait hartürat joan genezakean. Ez batek eta ez besteak. Eta abisatzen ere ez dü, urde zikin hori. Funtsean, bakoitzak bere zera. Hortan da, adiskideak izatea. Bena egia da egün orotan ebia ari izan düela ere…
«Mashle»ren 2gerren sasua so egin ürrentü düt, Á.-k gomendatürik. Egünko egünean ez düt anime hanitx so egiten, bena bai «Mashle» bai «Black Clover» hobeki senditzen deitae. Biek mündü orok magia düden mündü batean, magiarik ez düen personaje nausiak dütüe.
Ene tesi-züzendariaren mezü ala audioa esküalatzen dü aldikal, hanitx zaintsü bilakatzen niz.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur ondo entrenatu dot hainbat egun eta gero.
Á.-k esan deust ez zanala entrenatzen, baina zerbait edatera joan geinke. Ez batak eta ez besteak. Eta abisua be ez dau emoten, ze kabroi dan! Baina bueno, nik be badodaz nire gauzak. Lagunak izatearen parte da. Baina egia da egun osoa egon dala euria botaten be…
«Mashle»ren 2garren denboraldia ikusten amaitu dot, Á.-k gomendatu eustan. Gaur egun ez dot anime asko ikusten, baina bai «Mashle» bai «Black Clover» hobeto sentiarazoten deuste. Biek daukiez magiarik ez daukaten protagonistak edonork magia duen mundu baten.
Nire tesi-zuzendariaren mezua ala audioa jasoten düdan bakotxean, oso urduri jarten naz.
(✓ 14/03/2025)

14
Feb
03:34PM
2025

35gerren egüna

Atzo 11tyko internazionalizazioko plugina konpontü nin. Ez zen haboro azken bersioarekin (3.0.0) konpatiblea. Ene fakültate lagün ohia M. dio hobe da nihauren webgüne estatikoren sorzalea idatzea. Pentsatzen düt arrazu düela.
«La que se avecina»ko 12gerren sasua ere so egiten ürrentü nin. 13gerrena ez düt maite batiza kanbiatü zenelakotz. Telesail balde txarra da, bena gaüza hanitx jakin düt Á.taz eta Espainiako kulturataz ere. Harentako, «Chaves del 8» bezala da enetako.
Plazebo edo ez, egün ere ontsa senditü düt gimnasioan. Mirakülüa da setemerrik ez beitüt entzüngailürik galdü han.