109garren eguna
Azkenean atzo ezin neban entreneu gimnasioa itxita egoalako. Apur bat haserratu nintzen Á.-gaz, haren erruz ezin izango nebalako entreneu, baia justu etxera buelteu nintzenean, Á. ta bere osaba nire eraikinetik urteten ari ziran. Nire bila etorri ziren, oso estresatute banintzateke be, ta bere aitita-amamen etxera eroan nindun. Bere ama be han zegoan.
Á.-gaz S.W.A.T.-eko kapitulu batzuk ikusi genduzen, ta gero dado joko batean jokatu neban bere ama ta amamagaz. Geroago, Carrefour-era erosten joan ginen, ta gero, bere amak etxean itxi nindu(a)n, ta Á. ta bere neska-laguna Y., Y.-en etxean itxi zituzen.
Ezin nebalako sukaldatu, hozkailuan neukan gazta guztia jan neban. Ariketa apur bat ein neban, baia pisurik gabe etxean entrenetea ez da bardina. Orduan, zerbait dibertigarri baten idea izen neban Á.-ri emoteko bere urtebetze opariagaz, ta prestetan hasi nintzan. Hari grazia emotea espero dot.
Mobikorraren estaldura ez zen itzuli hamaikak baino apur bat lehenago arte, ta argia seiretar arte. Baderitxo nire kalea Alcalako azkenetarikoa zala (Espainiakoa be bai). Hozkailutik gauza batzuk botetea toketan jatan, baia izozkailuan egoan haragia oindino ez egoan deskongelatute. Geur ta bihar bitartean jatea tokeuko jat. Seirak arte ezin izen dot begirik batu. Gero, zortzietan altxeu naz barriro, ta auzokidea pentekosteko gospel kantak zaratatzu kantetan ezin neban lorik ein. Hamarretan bazkaldu dot, eta hamaiketatik ordu batetara lo ein dot.
Amets ein neban beste ikasle batzuekaz pisua partekatzen nebala, ta komunean kreatina ta proteina poltsa hartuten ari nintzela. Pisukide batzuk berbetan ari jatazan, baia bat-batean nire boltsak lapurtu eta karraderan urten eben.
Asko haserratu nintzen ta gero ametsgaiztotik esnatu naz.
Txarto lo egin arren, gitxi gorabehera ondo entreneu dot. Ondoren, terapiara joan naz.
(✓ 02/05/2025)