77garren eguna
Bart txarto lo egin neban moskito puta bat zala-ta. Potroak ikututen egon zan hiltea erabaki neban arte, eta azkenean lo egin ahal izan neban.
Hamar terdietan Á.-gaz geratu nintzan, horregaitik zortzi eta erdietan entrenetako asmoa neukan, baia moskitoagaitik gehiago lo eitea erabaki dot. Txakurra paseoan ateraten lagundu deutsat eta gero osasun-zentrora lagundu deutsat. 11 egun gehiagoko baja emon deuste. Camarmaren nabeak ondoan bazkaldu dogu. Hondinokarrenez kobrau ez daualako, konbidau egin dot. F. bere laguna be han bazkaltzen joan da bere lankideakaz.
Arrastian, entrenau ein dot, eta gero asoziazioaren mahai-jokoetara joan naz. Méndez Álvarora arte joan gara, eta handik bakotxa bere etxera joan da. Afaldu bitartean, «One Punch Man» ikusten hasi naz. Gose handia nebalako, %68 janari gehiago prestau dot.
Beste moskito bat hil dot komunean. Udabarrian ia holan bagagoz, ea nola egongo garen uda datorrenean…
(✓ 11/04/2025)