93garren eguna
Atzo, Á.-k galdetu eusten ia bere aitita-amamaren etxera etorri gura neban, ta baietz esan neutsen. Á.-rentzako cheeseburger empanada bi ta niretzako urdaiazpiko eta gazta empanada bi hartu nituzen. Bueltan, Diatik pasau nintzen ta beti ahaztu ein jatazan espartzuak ta bitrozeramikarako esponja erosi nituzen.
10etan ohera joan nintzen ta 4etan altxau naz. Txarto ein dot lo. Ez dot parkeko bidezidorra hartu ordu horretan jende arraroa egongo dan beldurrez. Burrukak ondo izan dira, batez ere Volkanovski Lopes-en kontrakoa ta Chandler Pimblett-en kontrakoa. 8 ta erdiak aldera ailegau naz etxera, ta 12ak arte ein dot lo.
Entrenau eta gero, konturatu naz oilaskoa deskonjelatzea ahaztu jadala. Hori dala-ta, Lidl-era joan naz ta oilaskoa ta jogurt grekoa erosi dodaz. Jogurrik ez badago, txokolatea jaten hasten naz gurariak edo antsiedadea izen ezkero.
Gero, lan ein dot lo eiteko ordura arte.
(✓ 22/04/2025)