87garren eguna
Bart oso ondo egin neban lo. Amets ein neban, nire aitaren aldeko aitite eta amama bizirik zirala, eta hareekaz telebista ikusten nintzala. Amets ere ein neban, kalean kamiseta gorria Okzitaniako kurutzeagaz jantzita eroan ziran jenteak ikusten dodazala, baia okzitanieraz zekien galdetu aurretik akordau nintzan.
Hamar eta erdietan Á.-gaz geratu nintzan hanka entrenetako, eta primeran joan jaku be. Gero ordu batetan tesi-zuzendariagaz bilera bat euki dot. Bazkaria eta gero, digestinoa ein bitartean, lan apur bat ein dot, eta gero entrenetan akabau dot. Gero, Á. eta ni zeozer hartzera joan gara eta Amazon Counter-etik pasau gara nire sandwichera hartzeko. Gero, Decathlon-era joan gara bere osabagaz autobusean. Bueltau aurretik, kafetegira joan gara zeozer hartzera. Txokolate zuri tarta zati bat hartu dot, baia txokolate zuri oso gitxi eukan… Hau iruzur puta bat da.
Etxera ailegau nazenean, nire sandwichera barria estreinau dot.
(✓ 11/04/2025)