22
Mar
11:59PM
2025
71garren eguna
Goizean, Á. eta bere lagun bategaz entrenetako geratu naz, baia ez eustan esan zein ordutan. Gero, 10 eta 34etan mezu bat bidali nau en plan «11etan gimnasioan, gogorarazoten deutsut». Berak esaten deu ordua esan eustala, baia zin egiten dot ez doztela ezer esan. Azkenean, hak ere apurtxu bat tardau dau eta ia batera heldu gara gimnasioaren kale kantoian, ha norabide batetik eta ni beste norabidetik, beraz ondo. Besoa entrenau dogu eta gero zeozer hartzera joan gara. Bere aita-amen etxetik apur bat pasau naz, bere ama agurtzera. Ia ondo dago.
Etxera bueltau naz eta power tower ta alperkeria montetan hasi naz. Hau bai hau alperkeria…
(✓ 04/04/2025)