the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~

Tagged “journal”

09
Apr
11:59PM
2025

89garren eguna

Atzo, bizkaieraren ahoskera ulertzeko ahalegina ein neban. Zorakeria puta bat da, baia gitxika-gitxika gauzak argiago gelditzen doaz.
Á. gaixorik egoalako, bakarrik entrenau dot, baia zeozer hartzera joan gara. Atzo ein neban hildako pisuagaitik gaur giharretako mina deukot.
Lan egin dot eta gero presino-eltzearen garantia eskatu dot.
Nire Huawei-en eta Xiaomi-en erlojuagaz GadgetBridge probetan ari naz. Lastimea lo egiten dodenean eroan nazan Fitbit-agaz ez da bateragarria. Gauzak aldatzeko datu-basea editau behar da zuzenean, baia ia dena kontrolauta deukot.
(✓ 11/04/2025)

08
Apr
11:59PM
2025

88garren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Ez dakit zertako, atzo antsia handia izan düt lo eginen tenorean. Hala-holako gau bat pasatü nin.
Berriz, gimnasioan denak zinez ontsa pasatü da: lehen aldikoz 6 errepikapen 80kg eta 3 errepikapen 82.5kg développé-couché, eta 5 errepikapen 135kg lurretiko jasoaldi egin düt.
IKAS-ko haurrentako libürüak oro zübereraz badüt.
Ene presione-tipiña orai ez dabil, eta garantia webgüne ere.
Arristi hontarik oren bat berantago terapia düt üdako tenore dela kausa.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Ez dakit zergaitik, atzo antsiedade izugarria sentidu neban lo eiteko orduan. Halan-holan gau bat pasau neban.
Barriz, gimnasioan dana oso ondo joan jat: lehengoz 6 errepikapen 80kg eta 3 errepikapen 82.5kg pres banka ein dot, eta 5 errepikapen 135kg hildako pisua ein dot.
Ia IKAS-ko umeetarako liburu guztiak zubereraz badaukodaz.
Nire presino-eltzea ez dabil, eta garantiaren webgunea bez.
Arrasti honetatik aurrera, ordu bat beranduago terapia deukot terapia udako ordutegia dala-ta.
(✓ 11/04/2025)

07
Apr
11:59PM
2025

87garren eguna

Bart oso ondo egin neban lo. Amets ein neban, nire aitaren aldeko aitite eta amama bizirik zirala, eta hareekaz telebista ikusten nintzala. Amets ere ein neban, kalean kamiseta gorria Okzitaniako kurutzeagaz jantzita eroan ziran jenteak ikusten dodazala, baia okzitanieraz zekien galdetu aurretik akordau nintzan.
Hamar eta erdietan Á.-gaz geratu nintzan hanka entrenetako, eta primeran joan jaku be. Gero ordu batetan tesi-zuzendariagaz bilera bat euki dot. Bazkaria eta gero, digestinoa ein bitartean, lan apur bat ein dot, eta gero entrenetan akabau dot. Gero, Á. eta ni zeozer hartzera joan gara eta Amazon Counter-etik pasau gara nire sandwichera hartzeko. Gero, Decathlon-era joan gara bere osabagaz autobusean. Bueltau aurretik, kafetegira joan gara zeozer hartzera. Txokolate zuri tarta zati bat hartu dot, baia txokolate zuri oso gitxi eukan… Hau iruzur puta bat da.
Etxera ailegau nazenean, nire sandwichera barria estreinau dot.
(✓ 11/04/2025)

06
Apr
11:59PM
2025

86garren eguna

Gaur ondo altzau naz. Bart, amets ein neban, Filipinak interesau eiten jakon eta tagaloaz zekian herrikideagaz berbetan egon nintzala.
Gimnasiora ailegau nazenean, nire boteila ez neukala konturatu naz. Txinoan txartelagaz gitxieneko zenbateko ordainketea behar dalako eta diru-zorroa ez neukalako, supermerkatura joatea tokau jat. Guzti honengaitik entrenetako gogoa kendu jat, baia, harrigarria bada ere, energia nahikoa neukala ikusi dot eta marka barri bat hautsi dot gaur ein dodazan ariketa guztietan.
Gero, lan apur bat egin dot ohera joateko ordura arte.
(✓ 11/04/2025)

05
Apr
11:59PM
2025

85garren eguna

Gaur antsiedade izugarriagaz altzau naz.
Gimnasiora joan naz eta lan ein dot. Lidl-era joan naz oilaskoa erostera eta marka zuria den Kinder Chocolate bat ere hartu dot. Testura ezbardina da. Zaporeak Ahorramas-en antza dauka.
Nire blogaren abatarra aldatu dot.
(✓ 11/04/2025)

04
Apr
11:59PM
2025

84garren eguna

Gaur DELE azterketea eitea tokau jat. Proba idatzia bederatzietatik hamabietara izen da, baia zortzirak eta laurdenetatik aurrera azterketa-zentroan egon behar zan. Etenaldian, ekonomia fakultadeko kafetegian solomo-gaztai bat eta Aquarius Laranja bat hartu dodaz 3,60€ kostau jataz, eta ogi barra oso bat zan.
Ahozko proba 2etan jarri deuste, Á.-gaz entrenetako asmoa neukan proba idatzia eta gero, baia txarto-ulertu batengaitik azkenean bakarrik entrenau dot. Ez da esan behar raiatu nazenik.
Ahozko probak 3 atal eukazan, baia lehenengoa bakarrik itxi dauztie eiten eta esan deuste ez nebala zertan segidu, A2 maila proba zala eta nire mailea C1 edo C2 zala aurki.
Entrenetan amaitu dot, pakete batzuk hartu dodaz locker batean eta Lidl-en erosi dot. Lidl-eko oilasko-paparrak ez dabez Carrefour-ekoak eta Dia-koak moduan urik botaten, eta ez dira harategikoak edo oilaskoteriakoak bezain karuak. Lidl-eko Kinder Bueno marka zuria probau dot eta, harrigarria bada ere, ondo dago, bai prezioz eta bai zaporez, baia testura ezberdina dauka.
(✓ 11/04/2025)

03
Apr
11:59PM
2025

83garren eguna

Ezin izan dot begirik hartu, beharbada ordutegi aldaketa dala-ta.
Gaur, barriro, egun osoa euria botaten egon da. Zorionez ez da berorik egiten ari.
Temu-n erosi neban esekilekua montau dot. Ia ez jat deus be geratzen ordenetako.
DELE praktikau dot biharko azterketarako, ta entrenetan joan naz.
(✓ 11/04/2025)

02
Apr
11:59PM
2025

82garren eguna

Gaur txarto egin dot lo. Goizean, Á.-gaz hanka entrenetako geratu naz bere errehabilitazinoa eta gero. Zeozer hartzera joan gara eta gero nire etxera etorri gara. Canalla Burger-en eskatu dogu bazkaria, eta luzaroan egon gara berbetan. ChatGPT-agaz segidu dot irudiak sortu nahiean. Pasa dan udako nire eta Á-ren bilakaeraren argazki batetik marrazki bat sortu dot, atzeko planoa Studio Ghibli moduaz, ni MASHLE moduaz, eta A. Solo Leveling moduaz.

Nire lagunik onena eta ni, joan dan udan.
Nire lagunik onena eta ni, joan dan udan.

(✓ 11/04/2025)

01
Apr
11:59PM
2025

81garren eguna

Ahal dan neurrian, nahiko ondo egin dot lo. Gaur goizean, Á.-gaz bularra entrenetako geratu naz bere errehabilitazinoa eta gero. Entrenetan ari ginala zorabioak jo dau, beraz jiu-jitsu apur bat ein dogu eta joan egin da, ni gimnasioan apurtxu bat egon naz entrenetan akabetako. Arrastian lan apur bat egin dot eta gero terapiara joan naz. Ohera joan aurretik, ChatGPT-agaz olgetan hasi naz.
(✓ 04/04/2025)

31
Mar
11:59PM
2025

80garren eguna

Goizean, pakete bat hartzen joan naz eta bide batez ulea ebagi dot. Gero, entrenetan joan naz, betiko moduan. Arrastian, lan egin dot. Sandwichera bat erosiko dodala uste dot…
Bart, amets gaizto bat eduki neban: bikotekako ugeriketa lehiaketa bat egoan nire antzinako eskolan, eta nire lagun moduan A.S.F.-ak tokau jatan. Trena uretara erori aurretik botoi bat sakatu behar neban bizkortasun batean, A.S.F.-en burla bategatik zigorragaz hastea tokau jakun. Gero ugeri egitea ez nekiela gogoratu neban.
Bero itogarria eiten dau.
(✓ 04/04/2025)

30
Mar
11:59PM
2025

79garren eguna

Erlatiboki ondo lo egin dodan arren, denporagaz oso nahastauta nago. Udako ordutegi puta. Armozau eta gero, Á. eta ni Alcalára bueltau gara. Etxera heldu nazenean, konturatu naz portatilaren kargagailua ez egoala. Aprobetzatuz Á. Cuadernillos-en bere neska-lagunagaz egon dala kargagailua ekarri deust. Arrastian, entrenau eta gero, intsektizida elektrikoko ordezkoak eta intsektizida espraia supermerkatura erosten joan naz.
(✓ 11/04/2025)

29
Mar
11:59PM
2025

78garren eguna

Á.-gaz entrenetako geratu nintzan goizean, baia soldatea jaso eban. Azkenean arinago joan gara armozetan. Entrenau eta gero, Oasiz-era lagundu deutsat bere laguna As.-eri urtebetze oparia erostera. Tony Roma’s-en bazkaldu dogu. Á.-k bere etxean lotan geratzeko esan didalako erostera joan gara eta, bide batez, As.-en lanera joan gara, A.k As-eri oparia emon gura ebalako. Á.-k esan deust uste eban baino gehiago kobrau dauala, eta horregatik gauza guztietara konbidau nau. azkenean konbidau nau guztietara. Á.-ren etxean lan apurtxu bat eiteko denbora emon dost.
(✓ 11/04/2025)

28
Mar
11:59PM
2025

77garren eguna

Bart txarto lo egin neban moskito puta bat zala-ta. Potroak ikututen egon zan hiltea erabaki neban arte, eta azkenean lo egin ahal izan neban.
Hamar terdietan Á.-gaz geratu nintzan, horregaitik zortzi eta erdietan entrenetako asmoa neukan, baia moskitoagaitik gehiago lo eitea erabaki dot. Txakurra paseoan ateraten lagundu deutsat eta gero osasun-zentrora lagundu deutsat. 11 egun gehiagoko baja emon deuste. Camarmaren nabeak ondoan bazkaldu dogu. Hondinokarrenez kobrau ez daualako, konbidau egin dot. F. bere laguna be han bazkaltzen joan da bere lankideakaz.
Arrastian, entrenau ein dot, eta gero asoziazioaren mahai-jokoetara joan naz. Méndez Álvarora arte joan gara, eta handik bakotxa bere etxera joan da. Afaldu bitartean, «One Punch Man» ikusten hasi naz. Gose handia nebalako, %68 janari gehiago prestau dot.
Beste moskito bat hil dot komunean. Udabarrian ia holan bagagoz, ea nola egongo garen uda datorrenean…
(✓ 11/04/2025)

27
Mar
11:59PM
2025

76garren eguna

Goizean, unibersidadeko liburutegira joan naz liburu bat hartzera. Gero, fakultadeko eskanerra erabili dot. Bueltan, Nuevos Ministerios geltokiko gimnasioan entrenau dot. Arrastian, euskarako klasea euki dot.
Renfean, «Nor zeren beldür da?» eta «Bi etxe, ber maitarzüna» irrakuri dodaz.
(✓ 04/04/2025)

26
Mar
11:59PM
2025

75garren eguna

Gaur erosi neban armairua heldu jat. 3 ordu emon dodaz montaten, argibideetan huts bat egon dalako.
Entrenau eta gero, pintza eta ispilua erosi dodaz.
(✓ 04/04/2025)

25
Mar
11:59PM
2025

74garren eguna

Gaur nire gauzak ordenetan amaitu dot. Gauza batzuk poltsetan ipini dodaz, baia kutxatxuak erostea toketan jat.
Amazoneko banatzaileari itxarotea tokau jat. Nire aulkirako zoru-babesa erosi neban.
Entrenau eta gero, paperontziak, zaborrontziak eta lapizontzi bat erostera joan naz.
InPost-ek beste punto pack-ean itxi deust barriro be nire paketea.
(✓ 04/04/2025)

24
Mar
11:59PM
2025

73garren eguna

Gaur ere gauzak ordenetan segidu dot eta entrentan joan naz. Arrastian, Á.-k itandu deust ia entrenau gura neban, sorbalda eta abdomena entrenau doguz.
Bihar Á. eta bere neskea Meridara doaz bidaian.
(✓ 27/03/2025)

23
Mar
11:59PM
2025

72garren eguna

Gaur gauzak ordenetan segidu dot eta entrenetan joan naz. Arrastian, Magnara joan naz galtzerdiak erostera. Helduen taileak 40an hasten ziran eta umeenak 36an akabetan ziran. 37.5 zapata-zenbaki jasten dot. Orkatiletako, umeentzako luzeak eta emakumeentzako taila bakarra pakete bat erosi dodaz. Guztiak ondo lotu jataz.
Etxera bidean, Á. hartu nau bidean eta zeozer hartzera joan gara.
(✓ 04/04/2025)

22
Mar
11:59PM
2025

71garren eguna

Goizean, Á. eta bere lagun bategaz entrenetako geratu naz, baia ez eustan esan zein ordutan. Gero, 10 eta 34etan mezu bat bidali nau en plan «11etan gimnasioan, gogorarazoten deutsut». Berak esaten deu ordua esan eustala, baia zin egiten dot ez doztela ezer esan. Azkenean, hak ere apurtxu bat tardau dau eta ia batera heldu gara gimnasioaren kale kantoian, ha norabide batetik eta ni beste norabidetik, beraz ondo. Besoa entrenau dogu eta gero zeozer hartzera joan gara. Bere aita-amen etxetik apur bat pasau naz, bere ama agurtzera. Ia ondo dago.
Etxera bueltau naz eta power tower ta alperkeria montetan hasi naz. Hau bai hau alperkeria…
(✓ 04/04/2025)

21
Mar
11:59PM
2025

70garren eguna

Atzo esan euskuen mintegiko azken eguna beste eraikin batean eingo zutela Manzanares ibaiaren goraldiko arriskuagatik. Gaur goizean ixtea erabaki dauela dioen mezu bat idatzi dabe foroan, eta bakarrik online moduan eingo dala. Mezua garaiz ikusi ez dodalako, alperrik joan naz lokalera arte.
Inguruetatik nengoala aprobetxauz, hango gimnasiora joan naz. Jentez blai egoan. Nire gimnasioan ez dauen bularreko press makina bat ein dot eta Alcalara bueltau naz. Bidean empanada bat hartu dot, eta etxera ailegau nazenean etxe-agentziakoak nire atean pisu zaharraren mahaia itxi dauala dioen mezua bidali dau. Entrenetara joan naz, eta gero montetan hasi naz. 4 ordu egon naz montetan. Ohea eta armairua lekuz aldatu dodaz, eta iada falta daztena montetan segidu ahal izen dot. 4 hilebete daroataz nirea ez dan pisu batean bizitzen.
Renfean, «Hiru xerri txipi» irrakurten amaitu dot, eta «Beldarto lagünkaria» irrakurri dot.
(✓ 04/04/2025)

20
Mar
11:59PM
2025

69garren eguna

Entrenetako ta gero unibersidadera joateko goiz goizean altzau naz.
Renfean, «Ahüntza eta ahüneak» irrakurten amaitu dot eta «Hiru xerri txipi» irrakurten hasi naz.
Bueltako bidean, InPost-en bi paketeak hartzen joan naz bi puntu desbardinetan. Zerbitzu oso txarra da, eta gainera Correos baino motelagoa da.
(✓ 27/03/2025)

19
Mar
11:59PM
2025

68garren eguna

Goizean, Á.-gaz entrenetako asmoa neukan errehabilitazinotik urten zanean, baina txarto sentidu dala esan dauenez atzenean armosetan joan gara. Azken 2 birritan2 aldietan hak konbidau nauelako, gaur nik konbidau dot.
Gero ginasiora joan naz, etxetik pasau naz bazkaltzera ta unibersidadera joan naz. Bai Cercanías eta bai metroa jentez beteta egoan, eta super nekatuta ailegau naz. Mintegiko lehenengo eguna 7 eta 20etan amaitu da. 10rak inguruan Alcalára ailegau naz. Kebab bat eta irabiau bat afaldu dodaz, baia hondino gose nintzalako, supermerkatuko pizza erdia jan dot.
Renfean, «Kexü goria» irakurten amaitu dot, «Muzaren lo küxka» irakurri dot, ta «Ahüntza eta ahüneak» irakurten hasi naz.
InPost-ak aukeratu dotetik punto pack desberdinan nire paketea itxi dot. Wallapop-i kexa bat egin deutsat, baia ez deust bape jaramonik egiten.
(✓ 27/03/2025)

18
Mar
11:59PM
2025

67garren eguna

Gaur antsiedade izugarria sendituz altzau naz.
Á.-gaz bularra entrenau dot, ta gero bakarrik entrenetan segidu dot.
Gero gauan terapia daukot.
Reina-ko natila proteikoak ez dauka gustu txarra, baia testura ez jat gustetan.
(✓ 27/03/2025)

17
Mar
11:59PM
2025

66garren eguna

Gaur Goizean, Amazon-en paketeak hartzera joan naz, eta gero entrenetara joan naz.
Beranduago nire tesi-zuzendariagaz bilera euki dot, eta gero Á.-gaz bizkarra eta abdomena entrenau dodaz. Zelako pazientzia daukon niri jiu-jitsu-a irakasteko…
Uste dot hondatu dan okelea jan dodala. Espero dot ez gaixotzea.
(✓ 27/03/2025)

16
Mar
11:59PM
2025

65garren eguna

Gaur, lan apur bat egin dot ta gero ginasiora joan naz.
Arrastian, Lidl-era joan naz erostera.
Luzaroan erabili barik egon eta gero, airfryer-a erabili dot.
Lidl-eko natila proteikoak ez dire Danekoak hain nazkagarriak. Baia Mercadona-koak onenak dira alde handiagaz.
(✓ 27/03/2025)

15
Mar
11:59PM
2025

64garren eguna

Ondino asko kostetan jat Natisoneko haraneko esloveniera irakurtea, baina pazientzia eta denporari denpora…
Bizkaiera literarioaren eta ahozkoaren bardin ez dalako, ze bizkaiera ikesiko dodan erabagitea toketan jat. Tira, gauza bat idatzeko ta beste bat berba eiteko arazo tipikoa da hori. Gatiburen bizkaiera eredu moduan hartzea erabagi zuhurragoa izengo zan da, baia simple ez dala konturatu naz. Hondinokarren hoba da istilu honetan ez sartea ta ondo idazten ikestea bizkaieraz…
Aspaldiko partez presino-eltzea erabili dot.
(✓ 27/03/2025)

14
Mar
11:59PM
2025

63garren eguna

Atzo «Wolfgang (Extraordinari)»en aurrestreinaldira joan nintzan asociazioagaz. Asko molestau deust ahotsak ahoakaz ez batera dira. Filma Bartzelonan pasau dalako, ezpanak irrakurriz gero senak esan eutsan katalandik bikoiztu ebela.
Espainian filmautako filmak gazteleratzea sano txarto deritxat, baia hemen dena bikoizten da ta ia ezer ikusten ez dalako azpitituluakaz, jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituluakaz ikustea asko eskatzea da…
DG., DS. eta ni Moncloara arte joan gara, ta gero DS.-ak eta nik seigarren (6.) linea hartu dogu. Urte ta erdi asociazioan egon arren, lehenengo aldia da beragaz berba ein dotena.
Renfean «Hartzañi eskolalat doa» irakurri dot.
Alcalára heldu nazenean, kebab bat hartu dot ohera joan naz.
Goizean akordau nazenean, Á.-ren mezu bat jaso dot. Armozetara joan gara, eta gero, entrenetan joan naz. Bazkaria eta gero, Á-gaz, As-agaz ta beste bategaz mahai-jokoak jokatzeko geratu gara.
Arrastian, euskarako klasea euki dot.
(✓ 11/04/2025)

13
Mar
05:08PM
2025

62gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Barda hanitx denbora behar düt loak hartzeko, bena ontsa lo egin düt. Emeki-emeki ene indarrak berriz biltzen düt.
Arrestiritan, zinemarat joanen niz.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Bart gauen asko kostau jatan lo egitea, baia ondo ein dot lo. Apurka-apurka nire indarrak berriro sendotzen ari naz.
Arrastian, zinera joango naz.
(✓ 14/03/2025)

12
Mar
05:09PM
2025

Dita e 61-të

Prâmë kom pi melatonin dhe kom fletjë mâ e mirë.
Kom ushtrue gjoksin me Á. dhe kena praktikuar jiu-jitsu nga pak.
Pra, jam shkuë apet në gym.
Jom regjistruar për seminar në Prishtinë.

11
Mar
08:52PM
2025

60gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün Á.-rekin hitzordüa üken nintzan trebatze zentroa artino joaiteko, gimnasioalat bide batez delakotz. Bena azkenean, 7ak artino ezin düt loak hartü. 10rak berriz irazartü niz eta ezin nintzan berriz lo egin. Paket bat hartzeko elki düt, eta amiñi bat haboro lo egin düt sartü ondoan. Jarraikira iseatzea balio ez beinin, 2ak jeiki niz.
5ak Á.-rekin entrenatzeko hitzordüa üken nintzan. Torrejónetik jin da, ordüan, aitañi-amañiren etxerat bürüz joan niz eta algarrekin egon niz autoan aparkalekü bila. 45 minuta ezarri dügü lekü bat atzamaiteko. Azkenean, nik terapia banin 7ak eta hark jiu-jitsu bazin 7ak eta erditan, ordüan ez entrenatü dügü. Berriz, gure zorteko txokolatea jan dügü Alex Pereiraren K.O.-ak ikustean.
Xahagelako pisagailü bluetooth erosi düt. Üdüri dü zinez goxo dela.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur Á.-gaz geratu nintzan errehabilitazino klinikara arte joateko, gimnasiora bidean harrapatzen ninduelako. Baina azkenean, 7retara arte ezin izan dot begirik batu. 10etan berriro altzau naz ta ezin izan dot berriro lo egin. Pakete bat hartzera urten dot, eta ailegaukeran lo gehiago egin dot. Guztira 4 ordu inguru egin dodaz lo. Saiatzen segidutea alperrik zanez, 2etan ohetik altzau naz.
5etan Á.-gaz entrenatzeko geratu nintzan. Torrejónetik etorren, halanda be, bere aitita-amamen etxera hurreratu naz ta alkarrekin egon gara kotxean aparketako lekuaren bila. 45 minutu emon dogu lekutxu bat topatzeko. Azkenean, nik terapia neukalako 7etan ta hak jiu-jitsu eukalako 7 eta erdietan, ez dogu entrenau. Berriz, geure suerteko txokolatea jaten Alex Pereiraren K.O.-ak ikusi doguz.
Baskula adimentsu bat erosi dot. Itxura paregabea dauka.
(✓ 14/03/2025)

10
Mar
10:15PM
2025

Дењ номер 59

  • sl

Спал јесм добро послєдњеј ночи. Уже чују се веље лєпје.
Днес рано имєл јесм намєр супроваджати А.-у на рехабилитацију, але тому же не вєдєли јесмо, ли могу појдти с њим, постановимо просто сјести снєдање как скончи.
Потом, пошел на фризера а пошел јесм на фитнес. Тренинг не был легко, јербо јешче јесм захворєлы.
Увєдомил јесм се, же изгубил јесм се в часу. Часом забывају, же јест уже марец, або навет же јесмо скоро на половинє мєсеца.

10
Mar
10:15PM
2025

59. dan

  • isv

Spal san dobró tòl nuoč. Se žè počujen buojš.
Dave nameraval san kompanjat Á. na rehabilitacijo, ma kier san neviedel, al lahkó puojden znjin, namenil sma kulciònat, ku bò končal.
Potle, je šu čeh barbieru an san šu na palestro. Navadit nie bil težkò, zak san šele bolan.
Dovizal san se, de san se zgubin v cajtu. Včasih pozaben, de je žè marč, ol parfin de smo malo na pu miesaca.

09
Mar
08:26PM
2025

58gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün zinez gaixki jeiki niz.
Goizean, Á.-rekin zerbait hartzeko joan niz.
Arrestiritan, amiñi bat hobeki senditzen nintzanaz geroz, ützüli bat egitera joan naz eta 15 minütaz entrenatü düt.
Ene lehen libürüa irakurri düt bizkaieraz: «Ilargiak berba egingo baleu».
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur txarto altzau naz.
Goizean, Á.-gaz zerbait hartzera joan naz.
Arrastian, apur bat hobeto sentiduten nintzanez, buelta bat emotera urten naz eta 15 minutu entrenau dot.
Nire lehengo liburua irakurri dot bizkaieraz: «Ilargiak berba egingo baleu».
(✓ 14/03/2025)

08
Mar
09:32PM
2025

57gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün ontsa jeiki niz, bena gimnasioan ahülaldi bat üken düt. Eritzen ari nizela uste düt.
Arrestiritan, Á.-rekin hitzordüa üken badüt zerbait hartzeko.
Amiñi bat aktürik niz, südürra tapatürik düt, eta ez düt ürsain egitea baizik egiten. Ohealat joaiteko bera inbea badüt. Gaüan, Alex Pereira-k borrokatüko dot, bena Á.-ri erran deiot etxean egon nahiago düdela hatsaren hartzeko.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur ondo altzau naz, baia gimnasioan energia bajoia sartu jat. Gaixotzen ari naizela uste dot.
Arrastian, Á.-gaz geratu naz zeozer hartzeko.
Apur bat nekatuta nago, surra itxita daukot, eta doministiku baino ez dot egiten. Ohera joateko gogoa baino ez daukat. Gauean, Alex Pereira-k burrukatuko dau, baia Á.-ri esan deutsat etxean lotu gurago dodala deskantsatzeko.
(✓ 14/03/2025)

07
Mar
07:02PM
2025

Dita e 56-të

(This post is available in: gegërisht, arbërisht.)
Prâmë kam flejtë mirë, ama isha i lodhur sot në sabah.
Paradreke jam shkuë në gym, pra në market. Kam blê bukë dhe proshutë. Për drekë, kam bâ nji sendviq me proshutë dhe djathë.
Pra kam bâ nji tushë dhe jam ndryshuë çarçafët.
Mbrëmë kam klasë baske.
(This post is available in: gegërisht, arbërisht.)
Djenatë fje mirë, ma inja i lodhur somenatë.
Menatnet vajta në palestra, pëstaj në supermerkat. Bjejta bukë edhe përsut. Për ngrënët mesditës bëra një pagnok me përsut dhe djathë.
Pëstaj bëra një dusha edhe ndërrova llunxolet.
Mbrëmë kam kors baske.

06
Mar
07:53PM
2025

55gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün ünibersitateako eskanera irabilteko Madrilen joan niz. Ünibersitateko jantokian xahalki xerra ogiartekoa eta Coca Cola bat hartü düt.
Gero, Nuevos Ministerios metro eta trein eküragiako gimnasioan joan niz. Badira zer goxo zonbait, bena ez bada pezü libreko eremürik.
Treinean ene laugerren libürüa zübereraz irakurri düt. Libürüa «Zera» izan da.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur unibertsitateko eskanerra erabiltzeko Madrilera joan naz. Unibertsitateko kafetegian txahal pepitoa eta Coca Cola bat hartu dodaz.
Gero, Nuevos Ministerios metro eta Renfe geltokiko gimnasiora joan naz. Gauza guapo batzuk badagoz, baina ez dago pisu libreko eremurik.
Trenean nire laugarren liburua irakurri dot zubereraz. Liburuaren izenburua «Zera» da.
(✓ 14/03/2025)

05
Mar
05:18PM
2025

54gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün gimnasioan ene denbora hartü dü. Egin nahi nütin ariketak egin dütüt, haidürü behar banin ere.
Egün bezala egün batean, normala izan bera nin.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur gimnasioan gauzak soseguz hartu dodaz. Egin gura nebazan ariketak egin dodaz, itxaron egin behar izan dodan arren.
Gaur moduko egun batean, normala izan gura baino ez neban.
(✓ 14/03/2025)

04
Mar
09:57PM
2025

53gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün ez aski ontsa lo egin. Á.-rekin hitzordüa finkatü nintzalakotz, hamaretan jeiki niz. Askaltü nintzano, olo lümak eznearekin gatülüa erori da eta gimnasioko saküa tonatü deio. Eta haboro dena, xahatzea ürrentü düdenin, Á.-k erran dü ene txerka jin ez nintekeala. Gero, esplikatü deit bere amari dioen operazioneataz bere aitagiharrebarekin elestanik osoki sartü dela. Minüta bat beno gütiagoren bürüan, kexüa, frustrazioa, ogendüntarzüna eta nihauren kontra kexü senditü dütüt. Kontreko sentimentüak nahasteka dela kausa nekez berriz loak hartü niz, eta azkenean nahi beno berantago irazartü niz.
Postetxealat eta Amazon Counter-alat paketak hartü dütüt, eta gero süpermerkatürat joan niz. Lehen aldikoz postetxealako bide honetik joan niz. Azkenean, gimnasioalat eta terapia joan niz.
Aspalditik Sqrups!-en aitzineala igaraitean, jakin mina piztü deit, bena düela bi arte artino ez nintzan seküla sartzera mentüratzen. Egün lehen aldikoz ene etxerik hüilaneko bi dendetarat sartü niz, eta egia da gaüza oso merkeak badira. Eskü xabua, dutxa gela, krema hidratatzailea, ekiko krema, xahatzeko oihalñiak eta txokolate bat erosi niz.
Ez dütüt haboro erosiko banatzailearen markaren Kinder Bueno-ak. Igan ostegünean Dia-rena eta egün Türkiatik inportatü bat erosi niz, eta biak greügarriak dira.
Barda, amets egin düt ene ama eskolako eta kolegioako lagüna Fl. zombia zen eta atakatü eta usuki deit. Lodiegi estalia ezarririk lo egin ari eta beroegi nintzalakotz, amesgaixtoa banin.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur ez dot oso ondo lo egin. Á.-gaz geratu nintzalako, hamarretan altzau naz. Armozetan nintzala, olo malutak nituen esne katilua erori jat ta gimnasioko motxila zikindu deust. Ta hori asko ez dala, garbitzen amaitu nebanean, Á.-k esan dost ezin dala nire bila etorri. Gero, esplikau deust bere amari deutsoen ebakuntzaren ganean bere aitaordeagaz berbetan denporea igarri barik joan jakola aurrera. Minutubete baino gitxiagoko tartean, hasarrea, frustrazinoa, erruduntasuna eta neure buruagazko amorrua sentidu dodaz. Sentimendu nahasi oihek zirela-ta ezin izan dot begirik hartu, eta atzenean gura baino beranduago akordau naz.
Postetxera eta Amazon Counter-ra joan naz eta paketeak hartu dodaz, eta gero erostera joan naz. Lehenengo biderra da postetxearako bidea igarri dotena. Atzenean, gimnasiora eta terapiara joan naz.
Aspalditik Sqrups!-en aurretik pasaukeran, jakingurea eragin nintzakon, baina orain bi aste arte egundo ez nintzan atribiduten sartzen. Gaur lehenengo biderra da nire etxe ondoko bi dendetan sartu nazena, eta egia da prezioz oso ondo dagozan gauzak badirala. Esku xaboia, dutxa gela, krema hidratatzailea, eguzkitarako kremea, zapi garbigarriak eta txokolate bat erosi dodaz.
Ia ez dodaz erosiko marka zuriaren Kinder Bueno-ak. Pasa dan eguenean Dia-rena erosi neban eta gaur Turkiatik inportatutako bat erosi dot, eta biak nazkagarriak dira.
Bart, amets egin dot nire lehen eskuntzako eta DBH-ko eskola-laguna Fl. zonbia zala eta atakatu eta oratu eiten eustala. Amets txar hau euki dot tapauegi nengoalako eta bero lar egiten ebalako.
(✓ 27/03/2025)

03
Mar
10:15PM
2025

52gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün azkenean Á.-rekin entrenatü niz. Gure plana full body egitea nintzan, bena Á.-k lepoan zauriagaitik bürüngürüa üken düalakotz, bizkarrako 7 serie eta trizeps-eko 3 serie bera, eta gero jiu-jitsu-ko oren bat beno haboro egin dügü. Á. joan eta ni falta ziren 11 serieak egin dütüt.
Bankura eta süpermerkatüra jauzi bat egin ondoan, Á.-rekin eta As.-rekin hitzordüa nin gizarte joküak ari izateko. Á.-k Virus! ez beitü maite, berriz Exploding Kittens-en ari gira.
Bihar Á. erreabilitazioalat lagüntüko deiot.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur azkenean Á.-gaz entrenau dot. Gure plana full body egitea zan, baina Á.-k lepo lesioagaitik zorabiotu dalako, bizkarrako 7 serie eta trizeps-eko 3 serie bakarrik, eta gero jiu-jitsu ko ordu bat baino gehiago egin dogu. Á. joan eta gero falta ziran 11 serieak egin dodaz.
Bankutik pasau eta erostera joan ostean, Á.-gaz eta As.-agaz geratu naz mahai-jokoak jokatuko. Á.-k Virus! gustetan ez jakolako, barriz Exploding Kittens-era jokatu dogu.
Bihar Á. errehabilitazinora lagunduko deutsat.
(✓ 14/03/2025)

02
Mar
05:04PM
2025

51gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün gimnasioan ontsa senditü niz lehen bezala. Uste düt melatonina ez beitnizala hartzen ari.
Egün ere egün orotan ebia egin dü.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur gimnasioan ondo sentidu naz lehen moduan. Uste dot melatonina hartzen ari ez nazelako.
Gaur ere egun osoan zehar euria egin dau.
(✓ 14/03/2025)

01
Mar
11:13PM
2025

50gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün ontsa entrenatü niz hanbeste egünetarik landa.
Á. erran deit ez zenela entrenatzen, bena zerbait hartürat joan genezakean. Ez batek eta ez besteak. Eta abisatzen ere ez dü, urde zikin hori. Funtsean, bakoitzak bere zera. Hortan da, adiskideak izatea. Bena egia da egün orotan ebia ari izan düela ere…
«Mashle»ren 2gerren sasua so egin ürrentü düt, Á.-k gomendatürik. Egünko egünean ez düt anime hanitx so egiten, bena bai «Mashle» bai «Black Clover» hobeki senditzen deitae. Biek mündü orok magia düden mündü batean, magiarik ez düen personaje nausiak dütüe.
Ene tesi-züzendariaren mezü ala audioa esküalatzen dü aldikal, hanitx zaintsü bilakatzen niz.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur ondo entrenatu dot hainbat egun eta gero.
Á.-k esan deust ez zanala entrenatzen, baina zerbait edatera joan geinke. Ez batak eta ez besteak. Eta abisua be ez dau emoten, ze kabroi dan! Baina bueno, nik be badodaz nire gauzak. Lagunak izatearen parte da. Baina egia da egun osoa egon dala euria botaten be…
«Mashle»ren 2garren denboraldia ikusten amaitu dot, Á.-k gomendatu eustan. Gaur egun ez dot anime asko ikusten, baina bai «Mashle» bai «Black Clover» hobeto sentiarazoten deuste. Biek daukiez magiarik ez daukaten protagonistak edonork magia duen mundu baten.
Nire tesi-zuzendariaren mezua ala audioa jasoten düdan bakotxean, oso urduri jarten naz.
(✓ 14/03/2025)

28
Feb
11:59PM
2025

49gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Goizean ene tesi-züzendariarekin beste bilküra bat düdalakotz, berriz Madrilera joan behar üken düt. Garako bidean, Á. deitü nau eta erran deit bere lepoan orano min beitüt ospitalealat joan ari nintzela. Alcalárat sartü ondoan, gimnasioalat joan niz. Entrenamentüan erdiz erdi, Á. berriz beitü nau eta erran deit bedeziak aste bateko eritarzünezko eküraldi bat eman deiala eta bihar azkenean entrenatü girela. Alkartealat joaiteko treina hartü behar beinin, ez düt entrenamentüa ürrentzeko deborarik üken. Egün gizarte joküko gaüaldi üken düt. «Behinkoz», Renfe panan eküratü da. QTDEN-en ari gira eta nik partida irabazi düt. Gero, Méndez Álvaroalat artino ebili gira eta hantik etxerat ützüli gira.
Treinean, bi libürü irakurri niz zübereraz: «Har ttipia baratzean gainti» eta «Hartza iratzarri da».
Egün triste da ez düdalakotz deüs balio interakzio sozialetan.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Goizean nire tesi-zuzendariagaz beste bilera bat daukot eta, barriro Madrilera joatea tokau jat. Renfera bidean, Á.-k deitu deust eta esan deust bere zaman mina daukala eta ospitalera joan ari zala. Behin Alcalán, gimnasiora joan naz. Entrenamentuaren erdian, Á.-k barriz deitu deust eta esan deust medikuak aste bateko baja bat emon deutsala ta bihar azkenean entrenatuko dogula. Asoziazioara joateko trena hartu behar neban eta, ez dot izan entrenamentua amaitzeko astirik. Gaur mahai-jokoko arrastia egon da. «Behingoz», Renfe-ren aberia izan da. QTDEN-en jokatu dogu eta nik partidea irabazi dot.
Renfe-an, bi liburu irakurri dodaz zubereraz: «Har ttipia baratzean gainti» eta «Hartza iratzarri da».
Gaur triste dago sozializazinoa txarto ematen jatalako.
(✓ 07/03/2025)

27
Feb
10:21PM
2025

48gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Badüela kasik aste bat melatonina hartzen düt eta eni apetitüa moztü dela ohartzen düt. Hala ere, ez mehatü niz ene metabolismoa lehen baino ürriago beita. Ez düt probarik, bena badütü aiherü batzuk. Alde batetik, agoinü gütiago sentitzen niz, eta bestetik, ene bihotz panpak, üsüan zalea izanik, normala da.
Düela hiru egün, ahatze düt erris-tipinako estalgia ezaritea. Egün berriz agitü zait.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Ia aste bat daroat melatonina hartzen dot ta jangura kentzen deustala antzeman dot. Halanda be, ez naz argaldu nire metabolismoa lehen baino motelago da eta. Ez daukot probarik melatonina dela eta, baia badagoz errastu batzuk. Batetik, itzalita sentitzen naz, eta bestetik, nire bihotz taupadak, ohi dena azkarrago, normala da.
Hiru egun dira, ahaztu egin jat arroz-eltzeko estalgia jartea. Gaur barriro pasau jat.
(✓ 07/03/2025)

26
Feb
09:23PM
2025

47gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Goizean, Madrilera joan niz. Lehenik, gure sailako kafeara joan niz libürütegian. Gero, ene tesi-züzendariarekin bilküra joan niz. Arrestiritan, Á.-rekin zonbait minütaz egon niz, gero gimnasioan entrenatü düt. Á. deitü berri nau bere auto-istripüri bürüz kontatüko.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Goizean, Madrilera joan naz. Lehenik, gure departamentuko kafeara joan naz liburutegian. Gero, nire tesi-zuzendariagaz neukan bilerara joan naz. Arrastian, minutu batzuk egon naz Á.-gaz, eta ondoren gimnasioan entrenau dot. Á. deitu barri nau bere auto-istripuari buruz kontetako.
(✓ 07/03/2025)

25
Feb
05:06PM
2025

46gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Goizean Á.-rekin askaltü niz, gero bortaz borta ebilteko lagüntü diot apür bat. Entrenatü düt ere. Aste hontatik aitzina arrastiriko zazpietan terapia badüt.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Goizean Á.-gaz armozau dot eta ate hotzean joateko lagundu deutsat apur bat. Entrenau dot be. Aste honetatik aurrera arratiko zazpiretan terapia daukot.
(✓ 07/03/2025)

24
Feb
11:13PM
2025

45gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün goizean, Á.-k deitü zait ea ützüli bat egin nahi nüen bortaz borta dabilalarik galteginen, bena bilküra nintzan ene tesi-züzendariordearekin. Bilküratik landa, gimnasiorat joan niz. Arrestiritan, aihaltü prestatzen ari nintzanan artean, Á.-k deitü zait. As-ekin eta bere adiskide batekin 100 Montaditos-alat joan gira eta Exploding Kittens-en ari gira. Bateria soziala eskaz düt eta bitxia bilakatü niz.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur goizean Á.-k deitu deust ea buelta bat emon gura neban ate hotzean joaten dan bitartean, baia nire tesi-zuzendariordeagaz bilera bat neukan. Bilera eta gero, gimnasiora joan naz. Arrastian, sukaldatuten neban bitartean, Á.-k deitu deust. As.-egaz eta bere lagun bategaz 100 Montaditos-era joan gara eta Exploding Kittens-en jokatu dogu. Bateria soziala falta izan jat eta arraro parau naz.
(✓ 07/03/2025)

23
Feb
05:31PM
2025

44gerren egüna

As. arrestiritan lan egin behar beitü, Camarmatik elki gira hamar orenetan. Askaltüko asmüa dügü, bena As. azkenean jakinarazi deikü ezin joana. Hortako eta Á. kaka egitea denbora hanitx ezari dü (atzotik elkitea dü), bi oren berantago askaltürat joan niz. Logaleak hilik nintzalakotz, üzkü txüt nintzan, bena askaritik landa ene imur gaixto jadanik igaran nintzan. Gero, bera entrenatürat joan niz.

22
Feb
12:59PM
2025

43gerren egüna

Egün goizean Á. lagüntü diot Torrejónalat. Migas-en askaltü niz, eta gero Á. bortaz borta ebili behar da bi orenez. Jadanik beroegi da. Gero, ospitalean sartüen bera ama ikusteko joan gira. Aitagiharrebaren errealitate birtualeko lüneta-ekilan amiñi bat. Alcaláean, betiko kebab-ean bazkaltü gira, gaurko enpanadak erosi düt, eta entrenatzeko joan niz.
Arrestiritan, Á.-k ene txerka jin da eta Camarman bere etxealat abiatü gira. Gaüan Bivol-en errebantxa zen Beterbiev-en kontre. Bere xakürra pasearazi gira eta txinatarrarengana joan gira edariak erotzeko. Uste zian esne brika bat ninela ene saküan, bena üdüri dü sakütik elki düdala eta ez düdala berriz sartü. 11ak altean, As.-en txerka jin gira lanean. Azkenean, As.-ek hitzeman nintzan pizzak ezin ekar beitütü, kebab batzuk erosi dütü. Sartüan, borroka so egin dügü.

21
Feb
08:10PM
2025

42gerren egüna

Egün ez düt zinez ontsa lo egin. Ene Fitbit 7 oreneko loaldi beno haboro markatü arte ohean egon niz. Hortako hiruak jeiki niz. Horien ororen gatik, botzik niz.
Á.-ak deitü zeitan, bena lo nintzan.
Pentsatzen düt ez düela balio destenorez ohealatzea, salbü zonbait azken epe badü.
Egün aroa odeizüa da. Aro hau hanitx maite düt.
Süpermerkatüko prezioez haboro ohartü behar düt…

20
Feb
11:36PM
2025

41gerren egüna

Pentsatzen düt Wallapop-en bizkaieraz libürüak bilatzea obsesioa bilakatü niz. Orai berean haur ttipi-ttipientako libürüak bera baliosak dira enetako. Gainean, Ibaizabal-ek bizkaieraz argitaratürik libürü güziak ez dütüt behar.
Berant hanitx jeiki niz eta arrestiritan gimnasiorat joan niz. Gimnasioan sartü berri denean, Á.-k deitü zeitan eta galtegin zeitan ea harekin joan nahi nüen, bijitak egiten dütüalarik. Errabia gorrian nintzan. Entrenamentütik landa, mezü bat igorri düt, bena bat oren beno haboro ezarri dü ihardesteko. Jiu-jitsurat joan beno lehen dü, 24 minüta nonbait han alkarrekin egon gira.
Arrestiritan, terapia nin.