43gerren egüna
Egün goizean Á. lagüntü diot Torrejónalat. Migas-en askaltü niz, eta gero Á. bortaz borta ebili behar da bi orenez. Jadanik beroegi da. Gero, ospitalean sartüen bera ama ikusteko joan gira. Aitagiharrebaren errealitate birtualeko lüneta-ekilan amiñi bat. Alcaláean, betiko kebab-ean bazkaltü gira, gaurko enpanadak erosi düt, eta entrenatzeko joan niz.
Arrestiritan, Á.-k ene txerka jin da eta Camarman bere etxealat abiatü gira. Gaüan Bivol-en errebantxa zen Beterbiev-en kontre. Bere xakürra pasearazi gira eta txinatarrarengana joan gira edariak erotzeko. Uste zian esne brika bat ninela ene saküan, bena üdüri dü sakütik elki düdala eta ez düdala berriz sartü. 11ak altean, As.-en txerka jin gira lanean. Azkenean, As.-ek hitzeman nintzan pizzak ezin ekar beitütü, kebab batzuk erosi dütü. Sartüan, borroka so egin dügü.