04
Mar
09:57PM
2025
53gerren egüna
(Beste bertsioak erabilgarri: züberera, bizkaiera.)
Egün ez aski ontsa lo egin. Á.-rekin hitzordüa finkatü nintzalakotz, hamaretan jeiki niz. Askaltü nintzano, olo lümak eznearekin gatülüa erori da eta gimnasioko saküa tonatü deio. Eta haboro dena, xahatzea ürrentü düdenin, Á.-k erran dü ene txerka jin ez nintekeala. Gero, esplikatü deit bere amari dioen operazioneataz bere aitagiharrebarekin elestanik osoki sartü dela. Minüta bat beno gütiagoren bürüan, kexüa, frustrazioa, ogendüntarzüna eta nihauren kontra kexü senditü dütüt. Kontreko sentimentüak nahasteka dela kausa nekez berriz loak hartü niz, eta azkenean nahi beno berantago irazartü niz.Postetxealat eta Amazon Counter-alat paketak hartü dütüt, eta gero süpermerkatürat joan niz. Lehen aldikoz postetxealako bide honetik joan niz. Azkenean, gimnasioalat eta terapia joan niz.
Aspalditik Sqrups!-en aitzineala igaraitean, jakin mina piztü deit, bena düela bi arte artino ez nintzan seküla sartzera mentüratzen. Egün lehen aldikoz ene etxerik hüilaneko bi dendetarat sartü niz, eta egia da gaüza oso merkeak badira. Eskü xabua, dutxa gela, krema hidratatzailea, ekiko krema, xahatzeko oihalñiak eta txokolate bat erosi niz.
Ez dütüt haboro erosiko banatzailearen markaren Kinder Bueno-ak. Igan ostegünean Dia-rena eta egün Türkiatik inportatü bat erosi niz, eta biak greügarriak dira.
Barda, amets egin düt ene ama eskolako eta kolegioako lagüna Fl. zombia zen eta atakatü eta usuki deit. Lodiegi estalia ezarririk lo egin ari eta beroegi nintzalakotz, amesgaixtoa banin.
(Beste bertsioak erabilgarri: züberera, bizkaiera.)
Gaur ez dot oso ondo lo egin. Á.-gaz geratu nintzalako, hamarretan altzau naz. Armozetan nintzala, olo malutak nituen esne katilua erori jat ta gimnasioko motxila zikindu deust. Ta hori asko ez dala, garbitzen amaitu nebanean, Á.-k esan dost ezin dala nire bila etorri. Gero, esplikau deust bere amari deutsoen ebakuntzaren ganean bere aitaordeagaz berbetan denporea igarri barik joan jakola aurrera. Minutubete baino gitxiagoko tartean, hasarrea, frustrazinoa, erruduntasuna eta neure buruagazko amorrua sentidu dodaz. Sentimendu nahasi oihek zirela-ta ezin izan dot begirik hartu, eta atzenean gura baino beranduago akordau naz.Postetxera eta Amazon Counter-ra joan naz eta paketeak hartu dodaz, eta gero erostera joan naz. Lehenengo biderra da postetxearako bidea igarri dotena. Atzenean, gimnasiora eta terapiara joan naz.
Aspalditik Sqrups!-en aurretik pasaukeran, jakingurea eragin nintzakon, baina orain bi aste arte egundo ez nintzan atribiduten sartzen. Gaur lehenengo biderra da nire etxe ondoko bi dendetan sartu nazena, eta egia da prezioz oso ondo dagozan gauzak badirala. Esku xaboia, dutxa gela, krema hidratatzailea, eguzkitarako kremea, zapi garbigarriak eta txokolate bat erosi dodaz.
Ia ez dodaz erosiko marka zuriaren Kinder Bueno-ak. Pasa dan eguenean Dia-rena erosi neban eta gaur Turkiatik inportatutako bat erosi dot, eta biak nazkagarriak dira.
Bart, amets egin dot nire lehen eskuntzako eta DBH-ko eskola-laguna Fl. zonbia zala eta atakatu eta oratu eiten eustala. Amets txar hau euki dot tapauegi nengoalako eta bero lar egiten ebalako.
(✓ 27/03/2025)