the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
15
Feb
11:59PM
2025

36gerren egüna

Düdatzen nin aisialdirakoarat joan edo ez. Atzo Á.-k erran beiteit egün ezin düdala entrenatü, azkenean baietz erabaki nian, ez nin joateko inbearik ere. Arren, lo güti egin düt eta goizean goizik jeiki niz. 70 minüta baino gütiagoz entrenatü ondoan, treina hartü düt. Quinta de los Molinos parkean egün osoko aktibitatea nintzan. Sohakiaren gainean jartzea ez maite beitüt, yogarren tapiz bat ekarri düt. Eta ontsa txostakatü niz. Aktibitatetik landa, ostatü batetara joan gira. Plater konbinatüa bat xerri lunkarrekin, arrautzearekin, lürsagar frijitüekin eta kroketarekin manatü nin 8,50€tan.
Madrilen nizalarik Á.-k deitü nai, ordüan güti elestatü gira.
Bada neskatila bat jenatü naiena herrotik. Norbaitekin elestaten nizanean, bat-batetan bera ni eta huraren artean sortzen da eta algarrizketa sartzen dü. Hoinbidean ez badü lekürik hirurentako, azkenean gibelean baratzen niz eta elkarrizketa mozten da. Hortaz gain, espalda eta besoa hunkitzen zait eni hurbil izan gabe ere. Zonbait hürrünegi doatza. Beharrere giharreak hunkitzen zeitan ergela ez da haboro.