the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
10
Apr
11:59PM
2025

90garren eguna

Hondinokarren ez da be uda, ta ia egunero zenbait aldiz dutxa hartzeko beharra sentiduten dot.
Gaur gimnasioan ariketen ordena txarto pentsau dot, ta azkenean bizkarrarentzako ta trizepsarentzako ariketak egitea kostau jataz.
Bart amets ein neban Á-ren lagun baten F.-en etxean egon nintzala. Zerbaiten aurka jo neban eta gainera jausi jatan eta mila zatitan puxkatu zen. Bat-batean, ia ez egozan Á. ta F. Negar eiten hasi nintzen. Ametsean, F.-en aita medikua zan ta tetanoren aurkako txertoa ipini eustan, minik ez nebala esan neutsan arren. Baia esan eustan nire familia-medikua ez zalako, hori ez zala jasota itxiko. Gero, ez dakit nondik arraio urten zan ausazko Hego Amerikako inmigrante bategaz berbetan ipini ginen bere aita ta ni.
Arrastian, nire gimnasioara joaten zan poli dan P.-agaz Á.-k geratu zan, ta haregaz joan naz.
Bizitza honetan zenbat bider esan ete deusten niri «campeón», ta gaur bakarrik ironia izan ahal dala jakitun egon naz.
(✓ 11/04/2025)

09
Apr
11:59PM
2025

89garren eguna

Atzo, bizkaieraren ahoskera ulertzeko ahalegina ein neban. Zorakeria puta bat da, baia gitxika-gitxika gauzak argiago gelditzen doaz.
Á. gaixorik egoalako, bakarrik entrenau dot, baia zeozer hartzera joan gara. Atzo ein neban hildako pisuagaitik gaur giharretako mina deukot.
Lan egin dot eta gero presino-eltzearen garantia eskatu dot.
Nire Huawei-en eta Xiaomi-en erlojuagaz GadgetBridge probetan ari naz. Lastimea lo egiten dodenean eroan nazan Fitbit-agaz ez da bateragarria. Gauzak aldatzeko datu-basea editau behar da zuzenean, baia ia dena kontrolauta deukot.
(✓ 11/04/2025)

08
Apr
11:59PM
2025

88garren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Ez dakit zertako, atzo antsia handia izan düt lo eginen tenorean. Hala-holako gau bat pasatü nin.
Berriz, gimnasioan denak zinez ontsa pasatü da: lehen aldikoz 6 errepikapen 80kg eta 3 errepikapen 82.5kg développé-couché, eta 5 errepikapen 135kg lurretiko jasoaldi egin düt.
IKAS-ko haurrentako libürüak oro zübereraz badüt.
Ene presione-tipiña orai ez dabil, eta garantia webgüne ere.
Arristi hontarik oren bat berantago terapia düt üdako tenore dela kausa.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Ez dakit zergaitik, atzo antsiedade izugarria sentidu neban lo eiteko orduan. Halan-holan gau bat pasau neban.
Barriz, gimnasioan dana oso ondo joan jat: lehengoz 6 errepikapen 80kg eta 3 errepikapen 82.5kg pres banka ein dot, eta 5 errepikapen 135kg hildako pisua ein dot.
Ia IKAS-ko umeetarako liburu guztiak zubereraz badaukodaz.
Nire presino-eltzea ez dabil, eta garantiaren webgunea bez.
Arrasti honetatik aurrera, ordu bat beranduago terapia deukot terapia udako ordutegia dala-ta.
(✓ 11/04/2025)

07
Apr
11:59PM
2025

87garren eguna

Bart oso ondo egin neban lo. Amets ein neban, nire aitaren aldeko aitite eta amama bizirik zirala, eta hareekaz telebista ikusten nintzala. Amets ere ein neban, kalean kamiseta gorria Okzitaniako kurutzeagaz jantzita eroan ziran jenteak ikusten dodazala, baia okzitanieraz zekien galdetu aurretik akordau nintzan.
Hamar eta erdietan Á.-gaz geratu nintzan hanka entrenetako, eta primeran joan jaku be. Gero ordu batetan tesi-zuzendariagaz bilera bat euki dot. Bazkaria eta gero, digestinoa ein bitartean, lan apur bat ein dot, eta gero entrenetan akabau dot. Gero, Á. eta ni zeozer hartzera joan gara eta Amazon Counter-etik pasau gara nire sandwichera hartzeko. Gero, Decathlon-era joan gara bere osabagaz autobusean. Bueltau aurretik, kafetegira joan gara zeozer hartzera. Txokolate zuri tarta zati bat hartu dot, baia txokolate zuri oso gitxi eukan… Hau iruzur puta bat da.
Etxera ailegau nazenean, nire sandwichera barria estreinau dot.
(✓ 11/04/2025)

06
Apr
11:59PM
2025

86garren eguna

Gaur ondo altzau naz. Bart, amets ein neban, Filipinak interesau eiten jakon eta tagaloaz zekian herrikideagaz berbetan egon nintzala.
Gimnasiora ailegau nazenean, nire boteila ez neukala konturatu naz. Txinoan txartelagaz gitxieneko zenbateko ordainketea behar dalako eta diru-zorroa ez neukalako, supermerkatura joatea tokau jat. Guzti honengaitik entrenetako gogoa kendu jat, baia, harrigarria bada ere, energia nahikoa neukala ikusi dot eta marka barri bat hautsi dot gaur ein dodazan ariketa guztietan.
Gero, lan apur bat egin dot ohera joateko ordura arte.
(✓ 11/04/2025)

05
Apr
11:59PM
2025

85garren eguna

Gaur antsiedade izugarriagaz altzau naz.
Gimnasiora joan naz eta lan ein dot. Lidl-era joan naz oilaskoa erostera eta marka zuria den Kinder Chocolate bat ere hartu dot. Testura ezbardina da. Zaporeak Ahorramas-en antza dauka.
Nire blogaren abatarra aldatu dot.
(✓ 11/04/2025)

04
Apr
11:59PM
2025

84garren eguna

Gaur DELE azterketea eitea tokau jat. Proba idatzia bederatzietatik hamabietara izen da, baia zortzirak eta laurdenetatik aurrera azterketa-zentroan egon behar zan. Etenaldian, ekonomia fakultadeko kafetegian solomo-gaztai bat eta Aquarius Laranja bat hartu dodaz 3,60€ kostau jataz, eta ogi barra oso bat zan.
Ahozko proba 2etan jarri deuste, Á.-gaz entrenetako asmoa neukan proba idatzia eta gero, baia txarto-ulertu batengaitik azkenean bakarrik entrenau dot. Ez da esan behar raiatu nazenik.
Ahozko probak 3 atal eukazan, baia lehenengoa bakarrik itxi dauztie eiten eta esan deuste ez nebala zertan segidu, A2 maila proba zala eta nire mailea C1 edo C2 zala aurki.
Entrenetan amaitu dot, pakete batzuk hartu dodaz locker batean eta Lidl-en erosi dot. Lidl-eko oilasko-paparrak ez dabez Carrefour-ekoak eta Dia-koak moduan urik botaten, eta ez dira harategikoak edo oilaskoteriakoak bezain karuak. Lidl-eko Kinder Bueno marka zuria probau dot eta, harrigarria bada ere, ondo dago, bai prezioz eta bai zaporez, baia testura ezberdina dauka.
(✓ 11/04/2025)