Bigarren urtea beteten dot Espainian.
Bart, ahal dan neurrian ondo lo ein dot.
Á. ta ni koadrizepsa ta bikiak entrenau doguz. Prentzan pisua beherantz ein behar dodalako raiatu ein naz apur bat, baia Á.-k lagundu nau nasaituten. Hankak izorratute da(g)oz. Agure koxo baten moduan nabil ta izterrean karranpa eukiko dodala sentiduten dot.
(✓ 22/04/2025)
Denpora luzean euki dodan gaurik txarrena izen da. Gabaren erdian altxau naz ta goizean ein behar neban gauzataz pentsetan hasi naz. Berriro lo eitea asko kostau jat ta horrek nire egun guztia hondatu deu.
Lo apurtxu bat ein dot, ta gero Á.-gaz bularra ta jiu-jitsu entrenau dodaz.
Arrastian, lan apur bat gehiago ein dot, eta gero Á.-ri lagundu deutset MediaMarkt-era. Bueltan, okerreko autobusa hartu dogulako, ordu bat baino gehiago egon naz etxera heltzen. Motorran ondoan jesarri garala ta ume txiki bat negarrez egoala, ta gainera umemoko tonto talde bat txilioka ta arrantzaka berba eginez egoala, burua handituta neukan. Makarroiak txorizoarekin jateko gogoa neukalako, supermerkatutik pasau naz, baia kola handia egoan. Bertan botaka eingo nebala sentidu neban…
(✓ 22/04/2025)<!–Esta fue la peor noche que he tenido en mucho tiempo. Me he despertado en el medio de la noche y me puse a pensar en lo que me tocaba hacer en la mañana siguiente. Me ha costado un huevo volver a dormir y eso me ha descuadrado todo el día.
He trabajado un poquito y luego he entrenado pecho y jiu-jitsu con Á.
Por la tarde, he trabajado un poco más, y luego he acompañado a Á. al MediaMarkt. A la vuelta, tardamos más de una hora en llegar a casa porque hemos cogido el bus equivocado. Entre que nos hemos sentado al lado del motor, había un bebé llorando y un grupo de niñatos tontos chillando, tenía la cabeza como un bombo. He pasado por el súper porque tenía ganas de unos macarrones con chorizo, pero había mucha cola. Sentía que iba a potar ahí mismo…
Atzo, xurgapen motelaren melatonina probau neban. Gaur erdi lotan altxau naz, baia uste dot ondo lo ein dodala.
Bart, amets ein neban eskoziera ta mòchenoa azterketa eiten ari nintzala.
Gimnasiora joan naz ta orain lanean ari naz.
Arrastian, terapia tokauko jat.
(✓ 22/04/2025)
Txarto sentiduz altxau naz. Antsiedade oso handia neukan, ta ariketa eiteak nasaitu eiten nauen arren, holako egunetan gimnasioko giroak (muzika altua, jendeak ta zarata) gehiago urduritzen nabe.
Gimnasioan, nire Fitbitko garantia eskatzen saiatzen segiduten animau naz. Joan dan urtean, denpora asko galdu neban honegaz, ta adarra jo nenduen amore emon dot arte, ta Huawei Band bat erosten akabeu neban. Oraingoan ni neurean gogor ta azkenean Google-k bialdu deust bialketa-etiketa. Kutxatxu bat erosi dot erlojua sartzeko ta UPS puntuan itxi dot. Poloniara bidean doa.
Goizean, Á-gaz geratu nintzan, baia lo geratu da. Arrastian barriz haregaz geratu naz, baia ez deu euki urteteko gogorik ta, esan deutsat beste egun baterako ixteko.
Lo apur bat ein dot, baia geur asko kostetan ari jat kontzentratzea.
(✓ 22/04/2025)
Atzo, Á.-k galdetu eusten ia bere aitita-amamaren etxera etorri gura neban, ta baietz esan neutsen. Á.-rentzako cheeseburger empanada bi ta niretzako urdaiazpiko eta gazta empanada bi hartu nituzen. Bueltan, Diatik pasau nintzen ta beti ahaztu ein jatazan espartzuak ta bitrozeramikarako esponja erosi nituzen.
10etan ohera joan nintzen ta 4etan altxau naz. Txarto ein dot lo. Ez dot parkeko bidezidorra hartu ordu horretan jende arraroa egongo dan beldurrez. Burrukak ondo izan dira, batez ere Volkanovski Lopes-en kontrakoa ta Chandler Pimblett-en kontrakoa. 8 ta erdiak aldera ailegau naz etxera, ta 12ak arte ein dot lo.
Entrenau eta gero, konturatu naz oilaskoa deskonjelatzea ahaztu jadala. Hori dala-ta, Lidl-era joan naz ta oilaskoa ta jogurt grekoa erosi dodaz. Jogurrik ez badago, txokolatea jaten hasten naz gurariak edo antsiedadea izen ezkero.
Gero, lan ein dot lo eiteko ordura arte.
(✓ 22/04/2025)
(This post is available in: züberera,
bizkaiera.)
Ez düt hanitx ontsa lo egin, bena ez dakit zertako botzik jeiki niz. Goizean, entrenatü joan niz. Arrestiritan, ebia ari zengaitik ere, Á-rekin ützüli bat egin düt. Magnarat joan gira, eta gero, bere neskatila lagünaren lanealat joan gira. Gero, lan amiñi bat egin düt.
(This post is available in:
züberera, bizkaiera.)
Ez dot oso ondo lo ein, baia ez dakit zergaitik pozik altxau naz. Goizean, entrenetan joan naz. Arrastian, euria ari zan arren, Á-gaz buelta bet emon dot. Magnara joan gara, ta gero, bere neska-lagunaren lanera joan gara. Gero, lan apur bat ein dot.
(✓ 22/04/2025)
Ez dot batere ondo lo ein. Á-gaz besoa entrenau dot, baia ez ha ta ez ni ez ginan ondo sentiduten.
Geur lez, egun lainotsuak gustetan jataz.
Supermerkatura askotan joan ostean, azkenean be gogoratu naz platerak garbitzeko esponjak erosteaz.
Ea egia dan presino-eltze barri bat bialduko deustela.
(✓ 11/04/2025)