Ezin izan dot begirik hartu, beharbada ordutegi aldaketa dala-ta.
Gaur, barriro, egun osoa euria botaten egon da. Zorionez ez da berorik egiten ari.
Temu-n erosi neban esekilekua montau dot. Ia ez jat deus be geratzen ordenetako.
DELE praktikau dot biharko azterketarako, ta entrenetan joan naz.
(✓ 11/04/2025)
Gaur txarto egin dot lo. Goizean, Á.-gaz hanka entrenetako geratu naz bere errehabilitazinoa eta gero. Zeozer hartzera joan gara eta gero nire etxera etorri gara. Canalla Burger-en eskatu dogu bazkaria, eta luzaroan egon gara berbetan. ChatGPT-agaz segidu dot irudiak sortu nahiean. Pasa dan udako nire eta Á-ren bilakaeraren argazki batetik marrazki bat sortu dot, atzeko planoa Studio Ghibli moduaz, ni MASHLE moduaz, eta A. Solo Leveling moduaz.
Ahal dan neurrian, nahiko ondo egin dot lo. Gaur goizean, Á.-gaz bularra entrenetako geratu naz bere errehabilitazinoa eta gero. Entrenetan ari ginala zorabioak jo dau, beraz jiu-jitsu apur bat ein dogu eta joan egin da, ni gimnasioan apurtxu bat egon naz entrenetan akabetako. Arrastian lan apur bat egin dot eta gero terapiara joan naz. Ohera joan aurretik, ChatGPT-agaz olgetan hasi naz.
(✓ 04/04/2025)
Goizean, pakete bat hartzen joan naz eta bide batez ulea ebagi dot. Gero, entrenetan joan naz, betiko moduan. Arrastian, lan egin dot. Sandwichera bat erosiko dodala uste dot…
Bart, amets gaizto bat eduki neban: bikotekako ugeriketa lehiaketa bat egoan nire antzinako eskolan, eta nire lagun moduan A.S.F.-ak tokau jatan. Trena uretara erori aurretik botoi bat sakatu behar neban bizkortasun batean, A.S.F.-en burla bategatik zigorragaz hastea tokau jakun. Gero ugeri egitea ez nekiela gogoratu neban.
Bero itogarria eiten dau.
(✓ 04/04/2025)
Erlatiboki ondo lo egin dodan arren, denporagaz oso nahastauta nago. Udako ordutegi puta. Armozau eta gero, Á. eta ni Alcalára bueltau gara. Etxera heldu nazenean, konturatu naz portatilaren kargagailua ez egoala. Aprobetzatuz Á. Cuadernillos-en bere neska-lagunagaz egon dala kargagailua ekarri deust. Arrastian, entrenau eta gero, intsektizida elektrikoko ordezkoak eta intsektizida espraia supermerkatura erosten joan naz.
(✓ 11/04/2025)
Á.-gaz entrenetako geratu nintzan goizean, baia soldatea jaso eban. Azkenean arinago joan gara armozetan. Entrenau eta gero, Oasiz-era lagundu deutsat bere laguna As.-eri urtebetze oparia erostera. Tony Roma’s-en bazkaldu dogu. Á.-k bere etxean lotan geratzeko esan didalako erostera joan gara eta, bide batez, As.-en lanera joan gara, A.k As-eri oparia emon gura ebalako. Á.-k esan deust uste eban baino gehiago kobrau dauala, eta horregatik gauza guztietara konbidau nau. azkenean konbidau nau guztietara. Á.-ren etxean lan apurtxu bat eiteko denbora emon dost.
(✓ 11/04/2025)
Bart txarto lo egin neban moskito puta bat zala-ta. Potroak ikututen egon zan hiltea erabaki neban arte, eta azkenean lo egin ahal izan neban.
Hamar terdietan Á.-gaz geratu nintzan, horregaitik zortzi eta erdietan entrenetako asmoa neukan, baia moskitoagaitik gehiago lo eitea erabaki dot. Txakurra paseoan ateraten lagundu deutsat eta gero osasun-zentrora lagundu deutsat. 11 egun gehiagoko baja emon deuste. Camarmaren nabeak ondoan bazkaldu dogu. Hondinokarrenez kobrau ez daualako, konbidau egin dot. F. bere laguna be han bazkaltzen joan da bere lankideakaz.
Arrastian, entrenau ein dot, eta gero asoziazioaren mahai-jokoetara joan naz. Méndez Álvarora arte joan gara, eta handik bakotxa bere etxera joan da. Afaldu bitartean, «One Punch Man» ikusten hasi naz. Gose handia nebalako, %68 janari gehiago prestau dot.
Beste moskito bat hil dot komunean. Udabarrian ia holan bagagoz, ea nola egongo garen uda datorrenean…
(✓ 11/04/2025)