the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
27
Mar
11:59PM
2025

76garren eguna

Goizean, unibersidadeko liburutegira joan naz liburu bat hartzera. Gero, fakultadeko eskanerra erabili dot. Bueltan, Nuevos Ministerios geltokiko gimnasioan entrenau dot. Arrastian, euskarako klasea euki dot.
Renfean, «Nor zeren beldür da?» eta «Bi etxe, ber maitarzüna» irrakuri dodaz.
(✓ 04/04/2025)

26
Mar
11:59PM
2025

75garren eguna

Gaur erosi neban armairua heldu jat. 3 ordu emon dodaz montaten, argibideetan huts bat egon dalako.
Entrenau eta gero, pintza eta ispilua erosi dodaz.
(✓ 04/04/2025)

25
Mar
11:59PM
2025

74garren eguna

Gaur nire gauzak ordenetan amaitu dot. Gauza batzuk poltsetan ipini dodaz, baia kutxatxuak erostea toketan jat.
Amazoneko banatzaileari itxarotea tokau jat. Nire aulkirako zoru-babesa erosi neban.
Entrenau eta gero, paperontziak, zaborrontziak eta lapizontzi bat erostera joan naz.
InPost-ek beste punto pack-ean itxi deust barriro be nire paketea.
(✓ 04/04/2025)

24
Mar
11:59PM
2025

73garren eguna

Gaur ere gauzak ordenetan segidu dot eta entrentan joan naz. Arrastian, Á.-k itandu deust ia entrenau gura neban, sorbalda eta abdomena entrenau doguz.
Bihar Á. eta bere neskea Meridara doaz bidaian.
(✓ 27/03/2025)

23
Mar
11:59PM
2025

72garren eguna

Gaur gauzak ordenetan segidu dot eta entrenetan joan naz. Arrastian, Magnara joan naz galtzerdiak erostera. Helduen taileak 40an hasten ziran eta umeenak 36an akabetan ziran. 37.5 zapata-zenbaki jasten dot. Orkatiletako, umeentzako luzeak eta emakumeentzako taila bakarra pakete bat erosi dodaz. Guztiak ondo lotu jataz.
Etxera bidean, Á. hartu nau bidean eta zeozer hartzera joan gara.
(✓ 04/04/2025)

22
Mar
11:59PM
2025

71garren eguna

Goizean, Á. eta bere lagun bategaz entrenetako geratu naz, baia ez eustan esan zein ordutan. Gero, 10 eta 34etan mezu bat bidali nau en plan «11etan gimnasioan, gogorarazoten deutsut». Berak esaten deu ordua esan eustala, baia zin egiten dot ez doztela ezer esan. Azkenean, hak ere apurtxu bat tardau dau eta ia batera heldu gara gimnasioaren kale kantoian, ha norabide batetik eta ni beste norabidetik, beraz ondo. Besoa entrenau dogu eta gero zeozer hartzera joan gara. Bere aita-amen etxetik apur bat pasau naz, bere ama agurtzera. Ia ondo dago.
Etxera bueltau naz eta power tower ta alperkeria montetan hasi naz. Hau bai hau alperkeria…
(✓ 04/04/2025)

21
Mar
11:59PM
2025

70garren eguna

Atzo esan euskuen mintegiko azken eguna beste eraikin batean eingo zutela Manzanares ibaiaren goraldiko arriskuagatik. Gaur goizean ixtea erabaki dauela dioen mezu bat idatzi dabe foroan, eta bakarrik online moduan eingo dala. Mezua garaiz ikusi ez dodalako, alperrik joan naz lokalera arte.
Inguruetatik nengoala aprobetxauz, hango gimnasiora joan naz. Jentez blai egoan. Nire gimnasioan ez dauen bularreko press makina bat ein dot eta Alcalara bueltau naz. Bidean empanada bat hartu dot, eta etxera ailegau nazenean etxe-agentziakoak nire atean pisu zaharraren mahaia itxi dauala dioen mezua bidali dau. Entrenetara joan naz, eta gero montetan hasi naz. 4 ordu egon naz montetan. Ohea eta armairua lekuz aldatu dodaz, eta iada falta daztena montetan segidu ahal izen dot. 4 hilebete daroataz nirea ez dan pisu batean bizitzen.
Renfean, «Hiru xerri txipi» irrakurten amaitu dot, eta «Beldarto lagünkaria» irrakurri dot.
(✓ 04/04/2025)