Entrenetako ta gero unibersidadera joateko goiz goizean altzau naz.
Renfean, «Ahüntza eta ahüneak» irrakurten amaitu dot eta «Hiru xerri txipi» irrakurten hasi naz.
Bueltako bidean, InPost-en bi paketeak hartzen joan naz bi puntu desbardinetan. Zerbitzu oso txarra da, eta gainera Correos baino motelagoa da.
(✓ 27/03/2025)
Goizean, Á.-gaz entrenetako asmoa neukan errehabilitazinotik urten zanean, baina txarto sentidu dala esan dauenez atzenean armosetan joan gara. Azken 2 birritan2 aldietan hak konbidau nauelako, gaur nik konbidau dot.
Gero ginasiora joan naz, etxetik pasau naz bazkaltzera ta unibersidadera joan naz. Bai Cercanías eta bai metroa jentez beteta egoan, eta super nekatuta ailegau naz. Mintegiko lehenengo eguna 7 eta 20etan amaitu da. 10rak inguruan Alcalára ailegau naz. Kebab bat eta irabiau bat afaldu dodaz, baia hondino gose nintzalako, supermerkatuko pizza erdia jan dot.
Renfean, «Kexü goria» irakurten amaitu dot, «Muzaren lo küxka» irakurri dot, ta «Ahüntza eta ahüneak» irakurten hasi naz.
InPost-ak aukeratu dotetik punto pack desberdinan nire paketea itxi dot. Wallapop-i kexa bat egin deutsat, baia ez deust bape jaramonik egiten.
(✓ 27/03/2025)
Gaur antsiedade izugarria sendituz altzau naz.
Á.-gaz bularra entrenau dot, ta gero bakarrik entrenetan segidu dot.
Gero gauan terapia daukot.
Reina-ko natila proteikoak ez dauka gustu txarra, baia testura ez jat gustetan.
(✓ 27/03/2025)
Gaur Goizean, Amazon-en paketeak hartzera joan naz, eta gero entrenetara joan naz.
Beranduago nire tesi-zuzendariagaz bilera euki dot, eta gero Á.-gaz bizkarra eta abdomena entrenau dodaz. Zelako pazientzia daukon niri jiu-jitsu-a irakasteko…
Uste dot hondatu dan okelea jan dodala. Espero dot ez gaixotzea.
(✓ 27/03/2025)
Gaur, lan apur bat egin dot ta gero ginasiora joan naz.
Arrastian, Lidl-era joan naz erostera.
Luzaroan erabili barik egon eta gero, airfryer-a erabili dot.
Lidl-eko natila proteikoak ez dire Danekoak hain nazkagarriak. Baia Mercadona-koak onenak dira alde handiagaz.
(✓ 27/03/2025)
Ondino asko kostetan jat Natisoneko haraneko esloveniera irakurtea, baina pazientzia eta denporari denpora…
Bizkaiera literarioaren eta ahozkoaren bardin ez dalako, ze bizkaiera ikesiko dodan erabagitea toketan jat. Tira, gauza bat idatzeko ta beste bat berba eiteko arazo tipikoa da hori. Gatiburen bizkaiera eredu moduan hartzea erabagi zuhurragoa izengo zan da, baia simple ez dala konturatu naz. Hondinokarren hoba da istilu honetan ez sartea ta ondo idazten ikestea bizkaieraz…
Aspaldiko partez presino-eltzea erabili dot.
(✓ 27/03/2025)
Atzo «Wolfgang (Extraordinari)»en aurrestreinaldira joan nintzan asociazioagaz. Asko molestau deust ahotsak ahoakaz ez batera dira. Filma Bartzelonan pasau dalako, ezpanak irrakurriz gero senak esan eutsan katalandik bikoiztu ebela.
Espainian filmautako filmak gazteleratzea sano txarto deritxat, baia hemen dena bikoizten da ta ia ezer ikusten ez dalako azpitituluakaz, jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituluakaz ikustea asko eskatzea da…
DG., DS. eta ni Moncloara arte joan gara, ta gero DS.-ak eta nik seigarren (6.) linea hartu dogu. Urte ta erdi asociazioan egon arren, lehenengo aldia da beragaz berba ein dotena.
Renfean «Hartzañi eskolalat doa» irakurri dot.
Alcalára heldu nazenean, kebab bat hartu dot ohera joan naz.
Goizean akordau nazenean, Á.-ren mezu bat jaso dot. Armozetara joan gara, eta gero, entrenetan joan naz. Bazkaria eta gero, Á-gaz, As-agaz ta beste bategaz mahai-jokoak jokatzeko geratu gara.
Arrastian, euskarako klasea euki dot.
(✓ 11/04/2025)