the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
07
Mar
07:02PM
2025

Dita e 56-të

(This post is available in: gegërisht, arbërisht.)
Prâmë kam flejtë mirë, ama isha i lodhur sot në sabah.
Paradreke jam shkuë në gym, pra në market. Kam blê bukë dhe proshutë. Për drekë, kam bâ nji sendviq me proshutë dhe djathë.
Pra kam bâ nji tushë dhe jam ndryshuë çarçafët.
Mbrëmë kam klasë baske.
(This post is available in: gegërisht, arbërisht.)
Djenatë fje mirë, ma inja i lodhur somenatë.
Menatnet vajta në palestra, pëstaj në supermerkat. Bjejta bukë edhe përsut. Për ngrënët mesditës bëra një pagnok me përsut dhe djathë.
Pëstaj bëra një dusha edhe ndërrova llunxolet.
Mbrëmë kam kors baske.

06
Mar
07:53PM
2025

55gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün ünibersitateako eskanera irabilteko Madrilen joan niz. Ünibersitateko jantokian xahalki xerra ogiartekoa eta Coca Cola bat hartü düt.
Gero, Nuevos Ministerios metro eta trein eküragiako gimnasioan joan niz. Badira zer goxo zonbait, bena ez bada pezü libreko eremürik.
Treinean ene laugerren libürüa zübereraz irakurri düt. Libürüa «Zera» izan da.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur unibertsitateko eskanerra erabiltzeko Madrilera joan naz. Unibertsitateko kafetegian txahal pepitoa eta Coca Cola bat hartu dodaz.
Gero, Nuevos Ministerios metro eta Renfe geltokiko gimnasiora joan naz. Gauza guapo batzuk badagoz, baina ez dago pisu libreko eremurik.
Trenean nire laugarren liburua irakurri dot zubereraz. Liburuaren izenburua «Zera» da.
(✓ 14/03/2025)

05
Mar
05:18PM
2025

54gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün gimnasioan ene denbora hartü dü. Egin nahi nütin ariketak egin dütüt, haidürü behar banin ere.
Egün bezala egün batean, normala izan bera nin.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur gimnasioan gauzak soseguz hartu dodaz. Egin gura nebazan ariketak egin dodaz, itxaron egin behar izan dodan arren.
Gaur moduko egun batean, normala izan gura baino ez neban.
(✓ 14/03/2025)

04
Mar
09:57PM
2025

53gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün ez aski ontsa lo egin. Á.-rekin hitzordüa finkatü nintzalakotz, hamaretan jeiki niz. Askaltü nintzano, olo lümak eznearekin gatülüa erori da eta gimnasioko saküa tonatü deio. Eta haboro dena, xahatzea ürrentü düdenin, Á.-k erran dü ene txerka jin ez nintekeala. Gero, esplikatü deit bere amari dioen operazioneataz bere aitagiharrebarekin elestanik osoki sartü dela. Minüta bat beno gütiagoren bürüan, kexüa, frustrazioa, ogendüntarzüna eta nihauren kontra kexü senditü dütüt. Kontreko sentimentüak nahasteka dela kausa nekez berriz loak hartü niz, eta azkenean nahi beno berantago irazartü niz.
Postetxealat eta Amazon Counter-alat paketak hartü dütüt, eta gero süpermerkatürat joan niz. Lehen aldikoz postetxealako bide honetik joan niz. Azkenean, gimnasioalat eta terapia joan niz.
Aspalditik Sqrups!-en aitzineala igaraitean, jakin mina piztü deit, bena düela bi arte artino ez nintzan seküla sartzera mentüratzen. Egün lehen aldikoz ene etxerik hüilaneko bi dendetarat sartü niz, eta egia da gaüza oso merkeak badira. Eskü xabua, dutxa gela, krema hidratatzailea, ekiko krema, xahatzeko oihalñiak eta txokolate bat erosi niz.
Ez dütüt haboro erosiko banatzailearen markaren Kinder Bueno-ak. Igan ostegünean Dia-rena eta egün Türkiatik inportatü bat erosi niz, eta biak greügarriak dira.
Barda, amets egin düt ene ama eskolako eta kolegioako lagüna Fl. zombia zen eta atakatü eta usuki deit. Lodiegi estalia ezarririk lo egin ari eta beroegi nintzalakotz, amesgaixtoa banin.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur ez dot oso ondo lo egin. Á.-gaz geratu nintzalako, hamarretan altzau naz. Armozetan nintzala, olo malutak nituen esne katilua erori jat ta gimnasioko motxila zikindu deust. Ta hori asko ez dala, garbitzen amaitu nebanean, Á.-k esan dost ezin dala nire bila etorri. Gero, esplikau deust bere amari deutsoen ebakuntzaren ganean bere aitaordeagaz berbetan denporea igarri barik joan jakola aurrera. Minutubete baino gitxiagoko tartean, hasarrea, frustrazinoa, erruduntasuna eta neure buruagazko amorrua sentidu dodaz. Sentimendu nahasi oihek zirela-ta ezin izan dot begirik hartu, eta atzenean gura baino beranduago akordau naz.
Postetxera eta Amazon Counter-ra joan naz eta paketeak hartu dodaz, eta gero erostera joan naz. Lehenengo biderra da postetxearako bidea igarri dotena. Atzenean, gimnasiora eta terapiara joan naz.
Aspalditik Sqrups!-en aurretik pasaukeran, jakingurea eragin nintzakon, baina orain bi aste arte egundo ez nintzan atribiduten sartzen. Gaur lehenengo biderra da nire etxe ondoko bi dendetan sartu nazena, eta egia da prezioz oso ondo dagozan gauzak badirala. Esku xaboia, dutxa gela, krema hidratatzailea, eguzkitarako kremea, zapi garbigarriak eta txokolate bat erosi dodaz.
Ia ez dodaz erosiko marka zuriaren Kinder Bueno-ak. Pasa dan eguenean Dia-rena erosi neban eta gaur Turkiatik inportatutako bat erosi dot, eta biak nazkagarriak dira.
Bart, amets egin dot nire lehen eskuntzako eta DBH-ko eskola-laguna Fl. zonbia zala eta atakatu eta oratu eiten eustala. Amets txar hau euki dot tapauegi nengoalako eta bero lar egiten ebalako.
(✓ 27/03/2025)

03
Mar
10:15PM
2025

52gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün azkenean Á.-rekin entrenatü niz. Gure plana full body egitea nintzan, bena Á.-k lepoan zauriagaitik bürüngürüa üken düalakotz, bizkarrako 7 serie eta trizeps-eko 3 serie bera, eta gero jiu-jitsu-ko oren bat beno haboro egin dügü. Á. joan eta ni falta ziren 11 serieak egin dütüt.
Bankura eta süpermerkatüra jauzi bat egin ondoan, Á.-rekin eta As.-rekin hitzordüa nin gizarte joküak ari izateko. Á.-k Virus! ez beitü maite, berriz Exploding Kittens-en ari gira.
Bihar Á. erreabilitazioalat lagüntüko deiot.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur azkenean Á.-gaz entrenau dot. Gure plana full body egitea zan, baina Á.-k lepo lesioagaitik zorabiotu dalako, bizkarrako 7 serie eta trizeps-eko 3 serie bakarrik, eta gero jiu-jitsu ko ordu bat baino gehiago egin dogu. Á. joan eta gero falta ziran 11 serieak egin dodaz.
Bankutik pasau eta erostera joan ostean, Á.-gaz eta As.-agaz geratu naz mahai-jokoak jokatuko. Á.-k Virus! gustetan ez jakolako, barriz Exploding Kittens-era jokatu dogu.
Bihar Á. errehabilitazinora lagunduko deutsat.
(✓ 14/03/2025)

02
Mar
05:04PM
2025

51gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün gimnasioan ontsa senditü niz lehen bezala. Uste düt melatonina ez beitnizala hartzen ari.
Egün ere egün orotan ebia egin dü.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur gimnasioan ondo sentidu naz lehen moduan. Uste dot melatonina hartzen ari ez nazelako.
Gaur ere egun osoan zehar euria egin dau.
(✓ 14/03/2025)

01
Mar
11:13PM
2025

50gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün ontsa entrenatü niz hanbeste egünetarik landa.
Á. erran deit ez zenela entrenatzen, bena zerbait hartürat joan genezakean. Ez batek eta ez besteak. Eta abisatzen ere ez dü, urde zikin hori. Funtsean, bakoitzak bere zera. Hortan da, adiskideak izatea. Bena egia da egün orotan ebia ari izan düela ere…
«Mashle»ren 2gerren sasua so egin ürrentü düt, Á.-k gomendatürik. Egünko egünean ez düt anime hanitx so egiten, bena bai «Mashle» bai «Black Clover» hobeki senditzen deitae. Biek mündü orok magia düden mündü batean, magiarik ez düen personaje nausiak dütüe.
Ene tesi-züzendariaren mezü ala audioa esküalatzen dü aldikal, hanitx zaintsü bilakatzen niz.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur ondo entrenatu dot hainbat egun eta gero.
Á.-k esan deust ez zanala entrenatzen, baina zerbait edatera joan geinke. Ez batak eta ez besteak. Eta abisua be ez dau emoten, ze kabroi dan! Baina bueno, nik be badodaz nire gauzak. Lagunak izatearen parte da. Baina egia da egun osoa egon dala euria botaten be…
«Mashle»ren 2garren denboraldia ikusten amaitu dot, Á.-k gomendatu eustan. Gaur egun ez dot anime asko ikusten, baina bai «Mashle» bai «Black Clover» hobeto sentiarazoten deuste. Biek daukiez magiarik ez daukaten protagonistak edonork magia duen mundu baten.
Nire tesi-zuzendariaren mezua ala audioa jasoten düdan bakotxean, oso urduri jarten naz.
(✓ 14/03/2025)