the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
28
Feb
11:59PM
2025

49gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Goizean ene tesi-züzendariarekin beste bilküra bat düdalakotz, berriz Madrilera joan behar üken düt. Garako bidean, Á. deitü nau eta erran deit bere lepoan orano min beitüt ospitalealat joan ari nintzela. Alcalárat sartü ondoan, gimnasioalat joan niz. Entrenamentüan erdiz erdi, Á. berriz beitü nau eta erran deit bedeziak aste bateko eritarzünezko eküraldi bat eman deiala eta bihar azkenean entrenatü girela. Alkartealat joaiteko treina hartü behar beinin, ez düt entrenamentüa ürrentzeko deborarik üken. Egün gizarte joküko gaüaldi üken düt. «Behinkoz», Renfe panan eküratü da. QTDEN-en ari gira eta nik partida irabazi düt. Gero, Méndez Álvaroalat artino ebili gira eta hantik etxerat ützüli gira.
Treinean, bi libürü irakurri niz zübereraz: «Har ttipia baratzean gainti» eta «Hartza iratzarri da».
Egün triste da ez düdalakotz deüs balio interakzio sozialetan.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Goizean nire tesi-zuzendariagaz beste bilera bat daukot eta, barriro Madrilera joatea tokau jat. Renfera bidean, Á.-k deitu deust eta esan deust bere zaman mina daukala eta ospitalera joan ari zala. Behin Alcalán, gimnasiora joan naz. Entrenamentuaren erdian, Á.-k barriz deitu deust eta esan deust medikuak aste bateko baja bat emon deutsala ta bihar azkenean entrenatuko dogula. Asoziazioara joateko trena hartu behar neban eta, ez dot izan entrenamentua amaitzeko astirik. Gaur mahai-jokoko arrastia egon da. «Behingoz», Renfe-ren aberia izan da. QTDEN-en jokatu dogu eta nik partidea irabazi dot.
Renfe-an, bi liburu irakurri dodaz zubereraz: «Har ttipia baratzean gainti» eta «Hartza iratzarri da».
Gaur triste dago sozializazinoa txarto ematen jatalako.
(✓ 07/03/2025)

27
Feb
10:21PM
2025

48gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Badüela kasik aste bat melatonina hartzen düt eta eni apetitüa moztü dela ohartzen düt. Hala ere, ez mehatü niz ene metabolismoa lehen baino ürriago beita. Ez düt probarik, bena badütü aiherü batzuk. Alde batetik, agoinü gütiago sentitzen niz, eta bestetik, ene bihotz panpak, üsüan zalea izanik, normala da.
Düela hiru egün, ahatze düt erris-tipinako estalgia ezaritea. Egün berriz agitü zait.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Ia aste bat daroat melatonina hartzen dot ta jangura kentzen deustala antzeman dot. Halanda be, ez naz argaldu nire metabolismoa lehen baino motelago da eta. Ez daukot probarik melatonina dela eta, baia badagoz errastu batzuk. Batetik, itzalita sentitzen naz, eta bestetik, nire bihotz taupadak, ohi dena azkarrago, normala da.
Hiru egun dira, ahaztu egin jat arroz-eltzeko estalgia jartea. Gaur barriro pasau jat.
(✓ 07/03/2025)

26
Feb
09:23PM
2025

47gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Goizean, Madrilera joan niz. Lehenik, gure sailako kafeara joan niz libürütegian. Gero, ene tesi-züzendariarekin bilküra joan niz. Arrestiritan, Á.-rekin zonbait minütaz egon niz, gero gimnasioan entrenatü düt. Á. deitü berri nau bere auto-istripüri bürüz kontatüko.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Goizean, Madrilera joan naz. Lehenik, gure departamentuko kafeara joan naz liburutegian. Gero, nire tesi-zuzendariagaz neukan bilerara joan naz. Arrastian, minutu batzuk egon naz Á.-gaz, eta ondoren gimnasioan entrenau dot. Á. deitu barri nau bere auto-istripuari buruz kontetako.
(✓ 07/03/2025)

25
Feb
05:06PM
2025

46gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Goizean Á.-rekin askaltü niz, gero bortaz borta ebilteko lagüntü diot apür bat. Entrenatü düt ere. Aste hontatik aitzina arrastiriko zazpietan terapia badüt.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Goizean Á.-gaz armozau dot eta ate hotzean joateko lagundu deutsat apur bat. Entrenau dot be. Aste honetatik aurrera arratiko zazpiretan terapia daukot.
(✓ 07/03/2025)

24
Feb
11:13PM
2025

45gerren egüna

(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Egün goizean, Á.-k deitü zait ea ützüli bat egin nahi nüen bortaz borta dabilalarik galteginen, bena bilküra nintzan ene tesi-züzendariordearekin. Bilküratik landa, gimnasiorat joan niz. Arrestiritan, aihaltü prestatzen ari nintzanan artean, Á.-k deitü zait. As-ekin eta bere adiskide batekin 100 Montaditos-alat joan gira eta Exploding Kittens-en ari gira. Bateria soziala eskaz düt eta bitxia bilakatü niz.
(This post is available in: züberera, bizkaiera.)
Gaur goizean Á.-k deitu deust ea buelta bat emon gura neban ate hotzean joaten dan bitartean, baia nire tesi-zuzendariordeagaz bilera bat neukan. Bilera eta gero, gimnasiora joan naz. Arrastian, sukaldatuten neban bitartean, Á.-k deitu deust. As.-egaz eta bere lagun bategaz 100 Montaditos-era joan gara eta Exploding Kittens-en jokatu dogu. Bateria soziala falta izan jat eta arraro parau naz.
(✓ 07/03/2025)

23
Feb
05:31PM
2025

44gerren egüna

As. arrestiritan lan egin behar beitü, Camarmatik elki gira hamar orenetan. Askaltüko asmüa dügü, bena As. azkenean jakinarazi deikü ezin joana. Hortako eta Á. kaka egitea denbora hanitx ezari dü (atzotik elkitea dü), bi oren berantago askaltürat joan niz. Logaleak hilik nintzalakotz, üzkü txüt nintzan, bena askaritik landa ene imur gaixto jadanik igaran nintzan. Gero, bera entrenatürat joan niz.

22
Feb
12:59PM
2025

43gerren egüna

Egün goizean Á. lagüntü diot Torrejónalat. Migas-en askaltü niz, eta gero Á. bortaz borta ebili behar da bi orenez. Jadanik beroegi da. Gero, ospitalean sartüen bera ama ikusteko joan gira. Aitagiharrebaren errealitate birtualeko lüneta-ekilan amiñi bat. Alcaláean, betiko kebab-ean bazkaltü gira, gaurko enpanadak erosi düt, eta entrenatzeko joan niz.
Arrestiritan, Á.-k ene txerka jin da eta Camarman bere etxealat abiatü gira. Gaüan Bivol-en errebantxa zen Beterbiev-en kontre. Bere xakürra pasearazi gira eta txinatarrarengana joan gira edariak erotzeko. Uste zian esne brika bat ninela ene saküan, bena üdüri dü sakütik elki düdala eta ez düdala berriz sartü. 11ak altean, As.-en txerka jin gira lanean. Azkenean, As.-ek hitzeman nintzan pizzak ezin ekar beitütü, kebab batzuk erosi dütü. Sartüan, borroka so egin dügü.