39gerren egüna
Barda 3 oren beno haboro ezarri düt loak hartzen egiteko.
Goizean, postetxerat joanen püntüan nintzan paket bat hartzerat, Á.-k deitü zeitan eta galtegin zeitan ea ützüli bat egin nahi nüen, kliente potentzialak bijitatzen dütüalarik. Banakian nire eguna nahigabetüko nintzanala, bena aste bat beno haboro alkar iküsi gabe egon gira eta nork jakin noiz alkarrekin entrenatüko beikira, baietz erran deiot. Zinez botzik niz kontütan hartü zaitez.
Egün Asperger Sindromearen Nazioarteko Egüna da, bena egün hori bost axola zait.
Zonbait egun hontan nekez hatsa harten nüan. Polenrengatik izan behar da… Gainera kexatü zait hain beroa dela orai. Hastiatü düt bedatsea, üda hüilantzen dela erran nahi düalakotz.
Gaüan terapia nin, bena ene psikologoak galtegin zeitan güre arialdiaz ostegünalako kanbiatzea.