the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
14
Feb
03:34PM
2025

35gerren egüna

Atzo 11tyko internazionalizazioko plugina konpontü nin. Ez zen haboro azken bersioarekin (3.0.0) konpatiblea. Ene fakültate lagün ohia M. dio hobe da nihauren webgüne estatikoren sorzalea idatzea. Pentsatzen düt arrazu düela.
«La que se avecina»ko 12gerren sasua ere so egiten ürrentü nin. 13gerrena ez düt maite batiza kanbiatü zenelakotz. Telesail balde txarra da, bena gaüza hanitx jakin düt Á.taz eta Espainiako kulturataz ere. Harentako, «Chaves del 8» bezala da enetako.
Plazebo edo ez, egün ere ontsa senditü düt gimnasioan. Mirakülüa da setemerrik ez beitüt entzüngailürik galdü han.