the silent syntax

~ความมิดที่เว้าเป็นลหัส~
01
May
07:12PM
2025

111garren eguna

Bart, oso txarto ein dot lo. Amets ein neban Kosovon nengoala ta Filipinar batetan afalduko genduala.
Arrastian, gimnasiora joan naz, ta gero, lan apur bat ein dot. Pres bankan 5 errepikapen 82,5kg ein dot.
Á. oso urduria da. Arazo bat deuko, baia zubigaitik astelehenera arte ezin dau konpondu. Ha animatzen saiatu naz, baia ez dakit lortu dodan. Bueno, nigaz aparte, beste nonogaz be barrena hustu egingo da, nik uste. Ona da baliagarria sentitzea. Uste dot atzokoak ez eustela bape graziarik ein.
Zazpi hilabete baino gehixeu emon dodaz zelan biztu nire entzungailuak ez nekiala konturatzeko. Hori da irakurri barik argibideak zaborretara botaten…
(✓ 02/05/2025)

30
Apr
08:07PM
2025

110garren eguna

Bart hobetotxuago ein dot lo, bai. Goizean, nire urtebetze oparia Á.-rentzako urtebetetze oparia hartzera joan naz ta berak niri egindakoa be hartu dot. Gero, entrenetan joan gara geure kamiseta barriakaz: bereak «No hablo mamadas, prefiero recibirlas!!» esaten deu, ta nireak «Saiyan Gym» esaten deu («サイヤ人»-agaz berba-joko da). Geur besoa entrenetea toketan jakun.

Á.-ren ta nire alkarregazko opariak
Á.-ren ta nire alkarregazko opariak

Azken finean, nik presteu neutsen irudi dibertigarria Á-ri ez jako importa. Ze diferentiak diran geure umore-zentzuak!

Á.-rentzat urtebetze oparia
Á.-rentzat urtebetze oparia

Arrastian, bilera bat euki dot nire tezi-zuzendariagaz. Oin komisaldegian nago Á.-gaz. Hak salaketa bat ein behar dau, bere kotxe osoa pinteu dotzielako. Ondoren, buelta bat emongo dogu Magnatik.
(✓ 02/05/2025)

29
Apr
11:59PM
2025

109garren eguna

Azkenean atzo ezin neban entreneu gimnasioa itxita egoalako. Apur bat haserratu nintzen Á.-gaz, haren erruz ezin izango nebalako entreneu, baia justu etxera buelteu nintzenean, Á. ta bere osaba nire eraikinetik urteten ari ziran. Nire bila etorri ziren, oso estresatute banintzateke be, ta bere aitita-amamen etxera eroan nindun. Bere ama be han zegoan.
Á.-gaz S.W.A.T.-eko kapitulu batzuk ikusi genduzen, ta gero dado joko batean jokatu neban bere ama ta amamagaz. Geroago, Carrefour-era erosten joan ginen, ta gero, bere amak etxean itxi nindu(a)n, ta Á. ta bere neska-laguna Y., Y.-en etxean itxi zituzen.
Ezin nebalako sukaldatu, hozkailuan neukan gazta guztia jan neban. Ariketa apur bat ein neban, baia pisurik gabe etxean entrenetea ez da bardina. Orduan, zerbait dibertigarri baten idea izen neban Á.-ri emoteko bere urtebetze opariagaz, ta prestetan hasi nintzan. Hari grazia emotea espero dot.
Mobikorraren estaldura ez zen itzuli hamaikak baino apur bat lehenago arte, ta argia seiretar arte. Baderitxo nire kalea Alcalako azkenetarikoa zala (Espainiakoa be bai). Hozkailutik gauza batzuk botetea toketan jatan, baia izozkailuan egoan haragia oindino ez egoan deskongelatute. Geur ta bihar bitartean jatea tokeuko jat. Seirak arte ezin izen dot begirik batu. Gero, zortzietan altxeu naz barriro, ta auzokidea pentekosteko gospel kantak zaratatzu kantetan ezin neban lorik ein. Hamarretan bazkaldu dot, eta hamaiketatik ordu batetara lo ein dot.
Amets ein neban beste ikasle batzuekaz pisua partekatzen nebala, ta komunean kreatina ta proteina poltsa hartuten ari nintzela. Pisukide batzuk berbetan ari jatazan, baia bat-batean nire boltsak lapurtu eta karraderan urten eben.
Asko haserratu nintzen ta gero ametsgaiztotik esnatu naz.
Txarto lo egin arren, gitxi gorabehera ondo entreneu dot. Ondoren, terapiara joan naz.
(✓ 02/05/2025)

28
Apr
02:11PM
2025

108garren eguna

Bart, gitxi gorabehera ondo ein neban lo. Goizean, Á.-gaz entrenetako geratu nintzen. Kabroiari itxaroten egon naz, ta azkenean iada nire tesi-zuzendariagaz neban batzarra zan. Baia bilera baino 20 minutu inguru lehenago, argia joan da, ta etxean ez deukot estaldurarik. Kalera joan ta ezta 5Grik bez, ta sakelako interneta oso astiro doa. Igogailua mantentzen duen mutilak esan deust Espania ta Portugal osoan ilunaldia egoala. Ordenagailutik mugikorrera kanta batzuk igo dodaz, ta oin gimnasiora bidean noa.
(✓ 02/05/2025)

27
Apr
05:53PM
2025

107garren eguna

Atzo arrastian, aisia ta gero tapak eukazan taberna batera joan ginen afaltzera. Asoziazioko mutilak bai direla konplexuak…
Hondino gosea nebalako, etxera heldu nazenean, oilasko iztertxoak jan dodaz. Ze gatxa dan nire presino-eltze barria erabiltzea…
Bart, apur bat hobeto lo ein neban. Á. ia buelteu da Bartzelonatik, eguerdian Á. ta bere osabagaz Mc Donald’s-era joan naz. Geroago, gimnasiora joan naz. Geur 5 errepikapen 60kg pres militarra ein dot. Arrastian, lan ein dot.
(✓ 02/05/2025)

26
Apr
03:32PM
2025

106garren eguna

Bart, ez neban oso ondo lo ein. Goizean, betiko moduan, gimnasiora joan naz. Oin, Renfean euskaraz idazten nabil. Lehen aldia da trenean idazten dodana.
Asoziazioaren aisiko aktibidadeara bidean noa, Los Caños del Peral metro museoan.
Bai atzo ta bai geur bai be trenaren barruan domininstiku eiten ari naz. Alergia ete da? Puta idearik be ez dekot.
(✓ 02/05/2025)

25
Apr
11:13PM
2025

Líenjʉ́ 105

(This post is available in: AGLC, ꚠꚡꚢꚣ.)
Ŋkuurə̌ ndʉ̌’ŋgán mə̌ pí lié a püükérí.
Yî mgba’ ŋɔm mə̌ wúɔn gym. Á púà lǒ’, wúɔn association məŋgǎ ndía’ á púá’ ndʉ̆ˈŋɡúán jeux de societé. Pü ndáp Horrible Therapist, UNO No Mercy pô Scattergories.
(This post is available in: AGLC, ꚠꚡꚢꚣ.)
ꚳ꛰ꚣꚢꛑ ꚳ꛰ꛤ꛰ꛔꚳ꛰ ꛦꚧ꛱ ꛝ ꛜꚤ ꚠ ꛈꚧ꛰ꚻꚬ꛳
ꚩ ꚳꛩꚠ꛰ ꛕꚧꚳ ꛦꚧ꛱ ꚢ꛰ꚧꚳ꛰ gym꛳ ꚠ ꛗꚠ ꛞ꛵ ꚢ꛰ꚧꚳ꛰ association ꛦꚧ꛱ꚳ꛰ꛔ ꚳ꛰ꚱꚩꚠ꛰ ꚠ꛰ ꛗꚢꚠ꛰ ꚳ꛰ꚱꛄ꛰ꛔꚢꚠꚳ꛰ jeux de societé꛳ ꛈ ꚳ꛰ꚱꛅ Horrible Therapist꛵ UNO No Mercy ꛅꚧ Scattergories꛳